San Jurgi hagionimo zaharra bi toponimotan gutxienez gorde da, biak Gipuzkoan, San Jurgi baserria, Arrasaten. Lekukoak XIX. mendearen erdialdetik hasten dira:
sanjurji (1857)Lekuko gehiago daude Arrasateko toponimia liburuan, 203.-204. or.:
sanjurji (1989)
sanjurji (1992)
Beste San Jurgi da Oñatikoa, hau ere baserria. Lekuko zaharrenetan erdal izena du:
sant gorge (1507-1514)Hala ere, azken bi lekukoen garaian bazerabilten beste izen bat, egungoaren berdina:
san jorge (1768-1862)
jorge (san) (1845-1850)
sanjurgui (1857)Bi toponimoak, beharbada antzinan, eliz eraikinak izango ziren eta gero baserri bihurtu ziren. Toponimoetan bi elementu daude, san 'done' eta Jurgi antroponimoa. Egitura bera dago Sanjurdi toponimoan, baina antroponimoa apur bat aldaturik dago. Aipagarria da bietan san agertzea eta ez done, beharbada garai berriagokoak direlako.
sanjurgui (1857-1864)
sanjurji (1989)
No hay comentarios:
Publicar un comentario