Julianategi da Donostiako baserri bat. Lekuko bat dago XX. mendeko bigarren erdialdekoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
JULIANATEGI (transf. en colonia infantil) Ibaeta, DonostiaBaina lekuko gehienak eta asko zaharragoak daude Donostiako toponimia bilketa lanean:
JULIANATEGI: Julianategui (1773, D.U.A.-D-16-1990-1), Julianategui (1818-1824, casería, D.U.A.-C-5-II-1715-4), Julianategui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Julianategui (1842, O.P.A., H-574, nº 633), Julianategui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Julianátegui (40) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Julianátegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Julianategui (1933, E.B.S.S., 21 orr.), Julianategui (1963, caserío, H.SS., 240 orr.); Juliandegi, Juliandei (1989, D.U.T.B.). 64-13-1, m. E-3.Toponimoak ez du zailtasunik, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian Juliana antroponimo emakumezkoa. Herri berean Julianaenia toponimoa zegoen, antroponimo bera duela. Julianaren lekuko antroponimoak daude aipatutako toponimo horren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario