Mostrando entradas con la etiqueta -txa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta -txa. Mostrar todas las entradas

martes, 28 de enero de 2020

Txartitxaga toponimoa

Bizkaiko toponimo honetan bi lekuko ditugu, biak XVIII. mende hasierakoak eta biak jasoak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII  izenburuko liburuan:
Chartichaga [N, TO]
Chartichaga (la casa de), Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs.

Chartichaga [N, NO]
Chartichaga (Pedro de) [Chartichaga (la casa de)], Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs.
Bi lekuko horriek emandako izena zuzentzat hartuz gero, analisirako ordua da. Etxe izena bada, normala litzateke antroponimoren bat izatea, baina arazoa badago, oso argia da bukaeran -aga atzizkia dagoela, baina hasierako elementua, *Txartitx(a)-, ezezaguna da.
Txarti antroponimoa bada, baita ere Txarti toponimoa. Beraz, badago oinarri antroponimiko sendo bat. Toponimoaren egitura PI + -aga bazen, ez zen bakarrik Txarti izango, atzizkiren bat ere izango zuelako. Atzizki egokiena, beharbada, -txa izan liteke, Matxitxa antroponimoan dagoena, Matxitxane toponimoan dagoen antroponimo bera.
Beraz, egitura *Txartitxa antroponimo hipokoristiko ezezaguna izango zen, eta azken zatia -aga ezaguna.
Bilakaera osoa jarriz, Marti 'Martin' > Txarti + -txa > *Txartitxa + -aga > Txartitxaga. Hala izan bazen, *Txartitxa hipokoristiko ezezaguna argitara eman dugu, eta baita ere Txartitxaga toponimo zaharra, eta agian galdua, azaldurik geratu da.
Badago beste aukera bat, Martitxa hipokoristikoa ezaguna da, hala agertzen baita P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 210. orrialdean:
Martixa, Martitxa, Martixe(a) (Marti): Martichia de La Carre (Iratxe, 1387, Goih., 1966: 144. Ikus, gainera, 1986: 302), Martixa de Araya (NB, 1396, Goih., 1966: 361), Marticha (Ond., 1495, Enríquez, 1991, 18), Martixa de Joangorena (Ihaben, 1552, At.p., 1., 82), Martixe de beramendi (Arruitz, 1594, Le.p., 1).
Atzizkia, -txa izango zen eta bilakabidea: Marti 'Martin' + -txa > Martitxa > *Txartitxa.
Bidea bata edo bestea izan bada, elementuak berdinak izan dira, Marti antroponimoaren hipokoristiko bat eta -txa atzizkia, baina tarteko urratsa Txarti izan liteke edo Martitxa.

martes, 9 de julio de 2019

Munitxa toponimoa

Zornotzako toponimoa zen aspaldi, egun toponimo eratorrien bitartez baino ez da ezaguna Munitxa: Munitxabarri, Munitxabasoak, Munitxabeaskoa, Munitxaerdikoa, Munitxagan (hau Mañarian), eta
Munitxajauregi. XVIII. mendera jauzi eginez gero Munitxa soilaren lekukoak badira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jasoak:
"Municha [N, TO]
Municha (la caseria de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Municha_Ycazuri (la casa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.
Municha_Jauregui (la cassa de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.

Municha [N, NO]
Municha (Domingo de) [Arraibi (la casa de)] [Chiruboqueta (uarrio de)], Lemona, a.1796,
FogVizcayaMs.
Municha (F(ernand)o de) [Goiri_Aurrecoa (la casa de)], Sondica, a.1796, FogVizcayaMs.
Municha (Joachin de) [Municha (la caseria de)], Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Municha (Josef de Burdaria y) [Dudagoytia_Ochoena (la casa nueba frente a la de)] [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1799, FogVizcayaMs..."
Toponimoak ez du aldaketarik erakutsi azken 250 urteetan, eta uste izatekoa da aurreko egoerari atxikia izan dela, aldaketarik gabe. Horretan oinarriturik, analisi etimologikoa proposatuko dugu. Muni- hasiera duten hemen aztertutako toponimoak bezala, oinarrian Muni- 'Munio' antroponimoa izango zen, eta ondoren -txa atzizki hipokoristikoa genuke. Atzizki honetaz informazioa eman zuen Alfonso Irigoienek, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vasconica laneko 12. or.:
"(+ -TXA)
DOC. HIST. IB-22 Lopecha Obaco [la misma persona que Lope Obaco] a.1358-1359 PeajeNavarra (Vera-Lesaca) (29) 11-32. Esto acaso se debe a que la lengua vasca carece de moción de género, por lo que Lopecha en este caso está referido a una persona de sexo masculino.
En lengua vasca se emplea en neskatxa ‘muchacha’, de neska ‘moza’, en burutxa ‘mazorca desgranada de maíz, de lino’, de buru ‘cabeza’, etc."

Interesgarria da egiten duen oharra, -txa atzizkia gizon bat izendatzeko ere erabilia zela, nahiz eta hori orokorra ez den. Atzizki hipokoristikoetan nabarmena da -o/-a banaketa, nahiz eta beste bokalekin bukaera duten atzizkiak ere izan. Baina Otxoa, -a bukaera izan arren gizonezkoa bada, Otxando/Otxanda bikotean, lehenengoa gizon izena ohi zen eta Otxanda emakume izena.
Beraz, Muni- 'Munio' + -txa > *Munitxa antroponimo hipokoristikoa. Ezin jakin gizonezko izena ala emakumezko izena zen, lekuko zuzenik ere ez dira heldu, oraingoz. Baina *Munitxa izena zuen batek toponimo bat izendatzeko erabili zuten, bere jabegoa izango zelako, ziurrenik, eta horrela gure egunera heldu da, aspaldi galdutako antroponimo zaharra.

Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.