Betroitzaga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Betroitzaga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

Betroitzaga toponimoa

 Azkoitiko etxeen artean badago Betroitzaga izenekoa, Urrategiko auzoan. XX. mendeko lekuko bat dago, IƱaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan:

BETROIZAGA (desh.), Ormaola mendi ballara
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaera aldean -aga atzizkia eta hasieran, *Betroitz patronimikoa. Oso ezaguna da Petro antroponimoa, honi -itz atzizkia gehitu eta *Petroitz izango genuke eta ondoren hasierako herskaria ahostunduko zen *Betroitz sortuz. Dena den, bada beste azalbide bat, aurrekoari oso loturik, Petro izenetik *Betro aldaera sortu eta ondoren -itz atzizkia erantsiz *Betroitz patronimikoa genuke. Bietarako aukera dago, gainera, *Betro izatea ez litzateke ezohikoa izango, jakinik Betrokolo toponimoaren oinarrian *Betro ere egon litekeela.