Lopelopeztegi da Idiazabalgo bizkarra, hegia. Toponimoaren lekukotza ez da handia, lekuko zaharrenak XX. mendearen bukaerakoak dira, Lopoloztegi (1993). Egun ofiziala den izena ontzat hartuz gero, oso etimologia argia du, hiru elementuz osaturik dago, Lope antroponimoa, Lopez patronimikoa eta -tegi atzizkia. Zoritxarrez, ez dakigu zergatik aukeratu zuten izen hori ofiziala izateko, ziurrenik lekuko gehiago badira, baina webgunean dagoen informazioan ez da agertzen. Ahozko izenetan laburketa gertatu zen, baita bokal asimilazioa ere, silaba bat galdu zen, antroponimoak eta patronimikoak lotura argia dutelako, ia homofonoak direlako.
lunes, 10 de marzo de 2025
miércoles, 25 de octubre de 2023
Bragoilaiz, Bragoloiz patronimikoak
Bragoilaiz, Bragoloiz patronimikoen hiru lekuko ezagutzen dira, Bragoilaiz behin jasoa da eta Bragoloiz bi aldiz agertzen da P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
*Bragoil-, *Bragol- (Aragoin. Cf. Drago izena: Drago Garçia de Ezquay, Drago de Garinoayn, Erriberri, 1325, Bar., 1997, 16. Ez Viejok [1998] ez Boullónek [1999) ez dute honelakorik aurkitu Asturias-Galizietan).Salaberrik aipatu bezala, ez dago *Bragoil-, *Bragol- antroponimorik, baina badago oso antzekoa den bat, Braulio, egun ere ezezaguna ez dena. Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian antroponimoa ere badago, beraz, Erdi Aroan ere ezaguna zen, s.v. Braulius:
— Bragoilaiz: Quinera Bragoylayz (1065, Leire, 75).
— Bragoloiz: Anaia Bragoloyz de Sancta Maria, Didaco Bragoloyz (1065, Leire, 75).
Lekuko gehienetan Braolio agertzen bada ere, Brauliorekin lotzea normala da, bi bokalak hurbilak direlako baina zailagoa da azaltzea patronimikoen bokalarteko /g/ hori, beharbada diptongoa ez sortzeko tartekatua. Bide batez, Aragoiko San Juan de la Peñako kartularioan Bragulio agertzen da, 123. agirian, Garsea Bragulio. Azken lekuko honek erakutsiko luke Nafarroako eta Aragoiko lurretan Bragulio bezalako antroponimo bat bazela eta horren patronimikoak izan daitezke Bragoilaiz eta Bragoloiz. Lehenengoa da gehien urruntzen dena, baina beharbada arazo bat izan da testuarekin, izen osoa Quinera Bragoylayz da eta Quinera hori ziurrenik Kimera antroponimo germanikoa da. Beraz, ezin ziur izan Bragoylayz izenaren fidagarritasunaz.
martes, 11 de julio de 2023
Ruimartinez toponimoa
Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua da:
RUIMARTINEZ, 1548, mojonera de Elburgo.Toponimoak lekuko bakarra badu ere, gardena da erabat, antroponimo batez eta patronimiko batez osatua delako. Rui antroponimoa, Rodrigo ezagunaren aldakera laburtua da, erromantzezkoa, Ruimendi toponimoan ere dagoena. Sarrera horretan informazio gehiago antroponimo horretaz. Martinez patronimikoa Martinetik sortua da. Kontuan izanik bi elementuak, litekeena da toponimoa erdaraz sortua izan, baina euskarazkoak ere badira egitura horretakoak, Ortilopitza toponimoa bezala.
viernes, 19 de mayo de 2023
Gartziaasteisagastia toponimoa
Toponimo luze hau behin jaso da, XV. mendean eta Arrasateko toponimia liburuan dago, 27. or.:
Lekuko bakar hau 1475. urtekoa da eta jatorrizko testua lagungarria da: el mançanal que suelen dezir Garçia Asteyssagastia. Batetik, euskarazko toponimoan sagastia dena erdaraz el mançanal da. Bestetik, toponimoaren oinarrian antroponimo bat eta patronimiko bat daude, bata Gartzia da eta bestea Asteiz. Azken honek hasierako kontsonantearen galera jasan du, Jaunlopeasteisarana toponimoan bezala. Galdutako hori herskari ahostun bat zen, /g/ eta bi bokalen artean egonik, galera errazagoa gertatu zen. Patronimiko osoa, Gasteiz, Gastearena da, eta antroponimo hau Gartziarekin loturik dago, gertatutako aldaketa izan da -rtz- > -st-, euskal hitz batzuetan gertatu den bera, cf. bertze : beste, bortz : bost, beste adibide batzuen artean.
lunes, 8 de mayo de 2023
Domengabelaz toponimoa
Arabako toponimo honen lekuko bat baino ez da ezagutzen, baina hau oso zaharra da, XVI. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:
DOMENGABELAZ, 1554, término de Bernedo.Toponimoak bi elementu ditu, Domenga antroponimoa eta Belaz patronimikoa. Domenga aldaera erromantzezkoa da, euskaraz antroponimoa Domeka da, Domekanea toponimoaren oinarria dena. Domengaren lekuko batzuk daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetikoak dira eta batzuk arabarrak:
J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian badago antroponimo honetaz azalpen luze bat:
Dominga (f.)Azken esaldiari dagokionez, ikus daitekeenez, Asturiasen ez bezala, Araban Domenga ezaguna izan zen.
Variantes: Dominica, Dominga, Domynga.
Documentación: domna Dominica a.1208 (or.) CDSVicenteOviedo 2,53 n°14, Dominga Fernandiz a.1243 DocCatedralUviéu 1,12 n°2, Domynga Ferrandiz a.1347 (or.) DocNava 259 n°43, y otros.
Origen: Del nombre latino DOMINICA (Kajanto 1982: 362). -> Domingo.
Vinculado desde época bajorromana al Cristianismo, tanto por su carácter teofórico como por haber sido portado por algunas mártires (BiblSanctorum 4, 677-681), el correspondiente femenino de DOMINICUS sólo se constata en Asturias tardíamente (desde Dominica a.1144 (1207) LRegCorias 180 n°575, en un documento original desde Dominga a.1179 (or.) CDSVicenteOviedo 1,515 n°327), aunque, en general, su difusión en la Península Ibérica no parece anterior al siglo XI (Floriano 1950: 295; Rivas Quintas 1991: 145-146). Dominga alcanzó una cierta difusión a lo largo de la Baja Edad Media asturiana, con un máximo del 5,38% de los nombres femeninos entre 1240-1250; a partir de esta fecha sus frecuencias de uso, aunque irregulares, siguen una progresión descendente, llegando a un mínimo del 0,40% en la primera década del siglo XV. Desde 1450 ya no se documenta.
En lo que se refiere a las variantes formales registradas, con la salvedad de las formas latinizadas presentes en los textos más antiguos, presentan regularmente un significante Dominga transmitido a través de distintas posibilidades gráficas. A diferencia de ciertas formas masculinas o patronímicas, la vocal tónica (continuadora de una [i] latina) presenta sistemáticamente una solución cerrada [i], sin que se haya llegado a documentar el tipo Domenga.
Belaz patronimikoa ere ezaguna da, Bela antroponimotik sortua. P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan biak aipatuak dira:
Bela (Bela Gutier, 932, Ubieto, 1976, 20, 32. or.; Vela Ferrandiz de Uarea, 1312, Iratxe, 457; dona Bela, Iruñea, LPN, 540. or.); Beila (Ueila Gondesaluiz, 1032, Iratxe, 27; Beila Goico, Araba, c. 1084, Ubieto, 1976-II, 93, 71. or.); Beilla, Bella, Bellia (Tota Bita, filia de Uellia, Adoain, 1033, Leire, 25; Don Beilla in Aibar, Oibar, 1137, ibid., 131; don Beilla, 1135, Goñi, 193 = don Bella, ibid.). Ikus Bigila, Begila, Begela.Izendapena, lekua eta antroponimoa ezaguturik, erdaraz sortuko zen eta Erdi Aroko onomastikaren ispilu da.
[...]
— Belaz: A[n]ndregoto Uelaz (Larragoa, XI. m., Iratxe, 77); Pero Velaç (1267, Ost., 205); Beltran Velaz de Guevara, seynnor de Oynarti (sic; 1351, Ruiz, 1997, 60 = Don Beltran Velas de Guevara, sennor de Onnati, 1372, D.Sal., 33).
lunes, 17 de abril de 2023
Santxolopeztegi toponimoa
Santxolopeztegi da Oñatiko biztanlegunea eta industrialdea.
Lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daudenak, 34. agirian, 1489. urtean:
La de Juan de Sancho Lopeystegui, çinco maravedis.
[...]
Juan Garçia de Sancholopestegui, veynte e dos maravedis.
Toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran -tegi atzizki ezaguna eta hasieran antroponimo bat, Santxo eta patronimiko bat, Lopez. Toponimo honetan ikus daiteke Santxo Lopez, gizon baten izena, osorik, toponimoaren oinarria izan zela.
Eguneraketa (2023-11-28):
Interesgarriak dira XVIII. lekuko batzuk, hasierako txistukari gabeak. Gipuzkoa en el siglo XVIII a la luz de la obra de Tomás López lanetik eskuratu dira. Lehenengoa 144v orrialdean:
Barrios de caserias, y fuera de pobladoAzkena 217v orrialdean:
Zubillaga, ancholopestegui, Garibay, Gozibaz, Lazarraga, Zañartu, Garagatza, Uribarri, Lezasarri, Berezano, Murguia, Olabarrieta, Narria.
Además tiene en su Jurisdic[ció]n los dos Barrios ó Ante Ygl[esi]as de Araoz y Urrejola.
Tiene [Oñati] diferentes barrios, compuestos únicamente de caserios de labranza, que en todos son 13, y se llaman: Zubillaga, Ancholopeztegui, Garibay, Lazarraga, Zañartu, Goribar, Garagalza, Uribarri, Lezesarri, Verezano, Murguia, Olavarrieta, Narria; y fuera de estos hay tambien dos anteiglesias ó lugares sujetos á la jurisdiccion del alcalde de esta villa, y se llaman Araoz y Urrejola.Antxoeta toponimoan bezala, txistukari disimilazioa gertatu zen baina ez zen finkatu eta egun hasierako txistukariak gorde dira.
miércoles, 15 de febrero de 2023
Enekoitzen borda toponimoa
Enekoitzen borda da Abaurregaina herriko aterpe bat. Lekuko zaharrena XX. mendearen bukaerakoa da, enekoitzen borda (1996). Toponimoak ez du zailtasunik, alde batetik borda izena dago eta hasieran Enekoitz patronimikoa, -(r)en atzizkia ahaztu gabe.
Enekoitz sortu zen Eneko antroponimotik, -itz atzizkia latinaren genitibotik mailegatu zen eta Erdi Aroan ohikoa zen seme-alabak jasotzea aitaren izena patronimiko bihurtua. Horrela aita Eneko bazen, seme-alabak Enekoitz jasoko zuen, egungo deituraren lekukan. Sistema hori Erdi Aroaren bukaeran galdu zen, egun dagoen sistemak ordezkatua.
miércoles, 21 de diciembre de 2022
Gazimartinez toponimoa
Arabako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
GACIMARTINEZ, 1702, labrantío de Subijana Morillas.Toponimoak bi elementu lituzke eta azkena Martinez patronimikoa litzateke. Haiserarako, Gartzia antroponimoa proposatuko genuke. Aldaketaren bat gertatu da, nabarmenena dardarkariaren galera da, beharbada dismilazioaren eraginez galdu zen.
Toponimoaren egitura hori ez da ohikoa baina urria ere ez da. Horrela, blog honetan ale batzuk daude, Domikusantz toponimoa bezala, oinarrian Domiku antroponimoa dago eta bukaeran Santz, Santxoren patronimiko ugarietako bat.
Azken ohar bat, toponimoa erdaraz zein euskaraz sor zitekeen; Arabako inguru horretan erdara ez da ezezaguna izan azken mendeetan.
miércoles, 5 de octubre de 2022
Ortilopitza toponimoa
Ortilopitza da Sarako etxe baten izena. Toponimo honen lekuko zaharrenak XIX. mendekoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratuak:
Ortholopitzbeherea (1839)Lekuko guztiak jarri dira bilakaera erakusteko. Horrela, bi mendetan toponimoa Ort(h)opitz izan zen baina XXI. mendean Ortilopitza agertu da eta hori da izen arautua.
Ortholopitzgaina (1839)
Ortolopitz-beheria (1962)
Ortolopitzgaina (1962)
ortilopitza (-a) (2006)
ortilopitza (-a) (2008)
ortolopitz (2005)
Egungo aldaera arautua soilik ezagutuko balitz analisi erraza izango luke, Orti PI + Lopitz patronimikoa eta -a artikulua. Baina lekuko zaharrek hipotesi hori deusezten dute.
Hemen aurkeztuko den etimologiak aldaketa batzuk beharrezkoak ditu, baina horrela izena osorik azalduta gertatuko da. Hasteko, aldatu behar den elementu bakarra hasierakoa da, antroponimoa. Orti izan beharrean Bertol(o) izango zen, Bartolome ezagunaren aldaera laburtua, Bartolo ere bada, eta bere hipokoristiko batzuk toponimo sortzaile izan dira, Bartolotxonea eta Bartolotxuena toponimoak bezala.
A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan Erdi Aroko lekuko ugari eman zituen, Bartolomerenak eta bere eratorrienak:
1.27. BARTHOLOMEO (Leiç.), BARTHOLOME, BARTOLO (euskaldunen artean zahar arrunt laburtua)Proposatutakoa zuzena bada, aldaketa batzuk gertatuko ziren toponimoa papereratu baino lehenago. Toponimo zaharrena Bertol(o) + Lopitz bazen, *Bertolopitz bezala sortuko zen, haplologia gertatuko zen antroponimoaren azken silaba eta patronimikoaren lehenengoa elkartzean. Ondoren bokal asimilazioa izango zen, *Bortolopitz, e-o > o-o, asimilazio honen hainbat ale ezagunak dira Pirinioz iparraldeko euskaran, hogoi '20', esaterako. Azkenik hasierako kontsonantzea galduko zen, batzuetan gertatu ohi da bo- hasierako hitzekin. Horrela, Ort(h)olopitz agertuko zen, eta izen horrek gerora aldaketa bat ere ezagutuko zuen, herri etimologiaz beharbada.
[..]
Ikus XIV menderako BERTHOLOMEO, BERTOLOMEY (dobletea), BARTOLO, eta MARTHOLO, BERTOLO, BERTOLOT, BERTOLOTA, BERTHOLOMEA, azkenengo biak emakume-izenak, BERTOLON / BERTULON / BARTULON, BERTOL, Nafarroan: Bertholomeo Johan, (1366, PN-XIV, F.Est., 604 orr.); Bertolomey, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 329 orr.), Sartaguda-n; Bartolo Ordina, (1330, PN-XIV, F.Est., 291 orr.), Artaxona-n; Martholo d’Arruaçu, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 608 orr.), Esteilla-n (48); Bertolo Cualet; Bertolo Somberria, (1330, PN-XIV, F.-Est., 294-295 orr.), Artaxona-n; Bertolot, fijo de Bertolomeo, (1330, PN-XIV, F.Est., 259 orr.), Sant Adrian-en; Bertolota, fija de Gil Pardo, (1330, PN-XIV, F.Est., 240 orr.), Beruinçana-n; dona Bertholomea de Calchetas, con sus fillos, (1366, PN-XIV, F.Tud., 440 orr.), Tudela-n; Bertolon, yermo de Sancho Surra, (1330, PN-XIV, F.Est., 299 orr.), Artaxona-n; Bertulon, su cuynado; Bartulon, su yermo, (1330, PN-XIV, F.Est., 298 orr.), Artaxona-n; Bertol, fi de Pero Martiniz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 328 orr.), Sesma-n; Berthol [sic], (1366, PN-XIV, F.Est., 599 orr.), Azedo-n.
miércoles, 27 de abril de 2022
Mauruazarizolaza toponimoa
Ataun inguruko saroi honen lekukoak Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren bi agiritan agertzen dira. Lekuko gutxi dira baina aldaerak asko. Lehenengo lekukoak 18. agirikoak dira, 1409. urtekoa dena. Lehenengo lekukoa dago 53. orrialdean:
Yten la mitad del sel de Mauruas açareyçolaça, el de suso.Orrialde berean beste behin agertzen da:
MaruçariolaçaEta oin-ohar batean agiriaren kopia baten aldaera dago:
Ídem dice “Maurua çariolaça”.Hurrengo lekukoa 58. orrialdekoa da:
E bien asy la mitad de los seles de Vr[e]scotia e de Maruaçariolaça e de Fardaluscobaçiuerre e de Latosa e de Fardaol,Hurrengo lekukoa 59. orrialdekoa da:
...e Burançiçu e Aguiguerençiça e Hormaçar e Latosa e Pardalus e Maruaçariolaça e Alçolaça e Le\içaosveeracoa e Leyçaosgar\aycoa e Vrroytigaraycoa e a cada vno d’ellos...Agiri honen azken lekukoa 63. orrialdean dago:
...el noveno el sel de Maruçariolaça...Eta oin-ohar batean agiriaren kopia baten aldaera dago:
Ídem dice “Mauru açariçolaça”.Azken lekukoa beste agiri batean dago, 34. agirian, 1452. urtean:
...primeramente el sel de Fardelus25 e el sel de Fitueta-ondarra e el sel de Mauruacarizolaça e el sel de Loyola-saroea e la meytad del sel de Ydoybelcibar e el sel [de] Otocor de yuso e el sel de Arpeolea e el sel de Fardelus-ausurdia.Toponimoa luzea da eta nabarmena da aldaketa ugari agertzen direla, lehenengo silabatik hasita, diptongoa galdua da lekuko batzuetan, beharbada hurrengo silabaren bokalak eragina izan du: au-u > a-u. Beste aldaketa aipagarria da azken aurreko txistukaria galdu dela lekuko askotan, Mauruazarizolaza > Maruazariolaza, agian azken silabako txistukariaren disimilazioz.
Mauruazarizolaza bada azaltzeko izena, bi elementu nagusi izan ditzake, Mauruazariz- eta -olaza, azken honetan ola + -tza dago. Lehenengoan antroponimoa eta patronimikoa daude, Mauru eta Azariz, Azeari antroponimotik sortua. Mauru litzateke mairu izenaren aldaera, jatorrizkotik hurbilago dagoena, latineko maurus hitzetik, hain zuzen. Baina toponimo honetan ez dago izen arrunta, antroponimoa baizik. San Juan de la Peña monasterioko agiri zaharrenetan Bizkaiko lekuko batzuk daude, Mauri antroponimoarenak: Jaun Mauri Blascoz de Bosturia, 1070. urtean. Eta bi aldiz dago, data berean, patronimikoa: Sanxo Mauriz de Bosturia eta Munnio Mauriz suo germano.
Aztergai den toponimoan Mauru agertzen da, beharbada antroponimoa galdu ondoren, izen arruntarekin ordezkatua izan zen, eta inguru horretan mauru erabiliko zuten.
Patronimikoa, lehen adierazi bezala, Azeari antroponimotik sortua da, azeri animalia izenaren jatorri bera du, latinetik hau ere, asinarius izen arrunta latinean, antroponimo bihurtu zen, euskarara mailegatua izan zen eta gero, izen arrunt bihurtu zen.
lunes, 14 de febrero de 2022
Lopesantxesobia toponimoa
Arrasateko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XV. mendekoa, Arrasateko toponimia liburutik jasoa, 234. or.:
Toponimoak hiru elementu ditu, azkena hobia da, hitz ezaguna eta toponimian ezaguna dena. Arrasaten bertan Jaunperobia toponimoa dago, oinarrian antroponimo bat duena. Aztergai den toponimoan hasierako zatian antroponimo bat dago, Lope, eta patronimiko bat, Santxes, Santxo izenetik sortua.
martes, 8 de junio de 2021
Martinsantzenea toponimoa
Martinsantzenea baserria Elduain izeneko herrian dago, Gipuzkoan.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
MARTINSANZENEA (MASANZENE) (col.)Lekuko honek ahozko aldaera ere eskaintzen du, Masanzene, oso aldatua, eta izenaren lehenengo zatia neurri handi batean desagertu da.
Toponimoak bi zati nagusi ditu, Martin eta Santz, bat antroponimoa eta bestea patronimikoa izan liteke, Santxo antroponimo ezagunagoarena. Bukaera aldean -(r)en + -a atzizkiak, jabetza erakustekoak.
Horrelako toponimoak, PI + patronimikoa osatuaz ez dira ugariak, baina ale batzuk badira eta blog honetan bi dira Santz bigarren elementua dutenak, Domikusantz eta Mantxosanze toponimoak.
sábado, 13 de febrero de 2021
Betroitzaga toponimoa
Azkoitiko etxeen artean badago Betroitzaga izenekoa, Urrategiko auzoan. XX. mendeko lekuko bat dago, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan:
BETROIZAGA (desh.), Ormaola mendi ballaraToponimoak bi elementu lituzke, bukaera aldean -aga atzizkia eta hasieran, *Betroitz patronimikoa. Oso ezaguna da Petro antroponimoa, honi -itz atzizkia gehitu eta *Petroitz izango genuke eta ondoren hasierako herskaria ahostunduko zen *Betroitz sortuz. Dena den, bada beste azalbide bat, aurrekoari oso loturik, Petro izenetik *Betro aldaera sortu eta ondoren -itz atzizkia erantsiz *Betroitz patronimikoa genuke. Bietarako aukera dago, gainera, *Betro izatea ez litzateke ezohikoa izango, jakinik Betrokolo toponimoaren oinarrian *Betro ere egon litekeela.
sábado, 16 de enero de 2021
Urtizerreka toponimoa
Arrasateko toponimo honetaz, lekuko bakarra baino ez dago, 1775. urtekoa. Arrasateko toponimia liburuko 210. orrialdean badago lekuko hori:
Urti antroponimotik sortua da Urtiz patronimikoa. Aldaera hedatuagoa da Ortiz, Euskal Herritik hegoalderago nahiko ezaguna dena.
martes, 1 de diciembre de 2020
Bañezbaso toponimoa
Arrasateko toponimoa izan zen, XV. mendeko hiru lekukoren bitartez ezaguna, guztiak Arrasateko toponimia liburuan daude, 261. orrialdean:
Nahiz eta ezberdintasun grafikoak izan, ez du ematen ahoskeran islarik izan zutenik. Bi elementuz osatutako toponimoa litzateke Bañez patronimikoa eta baso izen arrunta. Joanes antroponimoaren patronimiko ugarien artean Ibañez dago, eta, aferesia jasan ondoren, Bañez sortuko zen. Patronimiko hori ezaguna zen Arrasate aldean Erdi Aroan, horren lekukoa da Martin Bañezen eresia, XV. mende erdialdekoa:
Oñetaco lurrau jabilt icara,
Lau araguioc vere an verala,
Martin Bañes Ybarretan il dala.
Artuco dot escu batean guecia,
Bestean çuci yraxeguia,
Erreco dot Aramayo guztia.
jueves, 9 de mayo de 2019
Martelopezkua toponimoa
"MARTINLOPEZKOA (MARTESKUA) (prop.)
MARTINLOPEZKOA TXIKIA (pr.)"
Beraz, baserri honek baditu, gutxienez, hiru izen, egun ofiziala dena, Martelopezkua; eta beste bi, izen ofizialtzat har zitekeena, Martinlopezkoa eta ahozkoa omen zena, Marteskua.
Guztietan elementu berdinak daude, baina aldaerak azaldu beharra dago. Toponimoak baditu antroponimo bat, Martin/Mart(i)e, patronimiko bat, Lopez eta atzizkia, -ko eta -a artikulua. Dirudienez, Martin antroponimo ezagunaren bi aldaera badaude hemen, Martin aldatu gabea eta Mart(i)e, euskararen mailegu zaharra, tarteko sudurkariaren galerak erakusten duen bezala. Toponimoaren historia osoa ezagutu gabe, badirudi Martin/Mart(i)e antroponimoaren bikoiztasunaz hiztunek bazekiten eta horrexegatik toponimo honetan bi aldaerak agertzen dira.
Azkenik, Marteskua aldaerak erakusten du batzuetan toponimo luzeen laburketak oso nabarmenak izan daitezkeela.
martes, 16 de abril de 2019
Mantxosanze toponimoa
Bi dira agertzen diren aldaketak. Batetik bukaerako -e bokalaren gehiketa, nahiko arrunta leku izenetan, deklinazioaren bitartez askotan tarteko -e- jarri beharrak azkenean izenari erantsia geratzen da: Mantxosanz-e-n, Mantxosanz-e-ra, Mantxosanz-e-tik... Horrela, Mantxosanz zena Mantxosanze bihurtuko zen
Bestea, lehenengo silabako sudurkariaren galera, XIX. mendeko lekuko gehienetan gertatzen dena eta egungo ahoskeran ere hala bada. Azalpena ere erraza da, sudurkarien disimilazioa gertatu da eta, ondorioz, lehenengoa galdu da: Mantxosanze > Matxosanze. Fenomeno hau ere ezaguna da, sudurkariekin gertatzen da, baita txistukariekin ere, eta herskariekin ere ez da ezezaguna.
Analisi etimologikoa ez da zaila, jakinik bi elementu antroponimiko dituela, Mantxo antroponimoa eta Sanz(e) patronimikoa. Horrelako egitura duten toponimoak ez dira ugariak, baina badira ale batzuk, adibidez, blog honetan aztertutako Domikusantz toponimoa, hau ere nafarra.
Antroponimoa behin baino gehiagotan agertu da blog honetan eta informazio gehiago nahi duenak Mantxote toponimoari buruzko sarreran aurki dezake.
martes, 21 de agosto de 2018
Usandizaga toponimoa
Bildu den lehenengo agerpena Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan dago, 114. or., Azpeitiko "casas solariegas" izenekoen artean Usandizaga aipatu zuen.
Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, XX. mendeko bigarren erdikoan, Usandizaga baserri izena dago, "Loyola ballara" delakoan.
Toponimoaren azterketa etimologikoa egiteko, elementuen banaketa egin beharra dago, eta usandiz-aga bezala egin liteke. Azken zatia -aga atzizkia da, pluraltasuna adieraz dezake edo lekua, besterik gabe. Kasu honetan bigarren adiera izango litzateke, hasierako elementua kontuan izanik.
Usandiz- zatia patronimiko itxura du, eta oso antzekoak dira patronimikoak ezagunak dira, Otsando izenarenak, hain zuzen. Adibidez, Leireko agirien artekoan, Lope Ossandoiz, 125. agiria, 1087. urtekoa. Edo, beste bat jartzeko, Colección Documental del Archivo Municipal de Elorrio (1013-1519) liburuko Munio Ossandoç de Arroitta, 1. agiria, 1013. urtekoa.
Otxando izenaren patronimikoen artean aldaera ugari daude, Otxandoiz, Otsandoiz, Otxandiz, Otxandez, Otxandoz, Otsandoz, gehienak aipatzeko. Beraz, toponimo honetarako Otxandiz + -aga bezalako egitura oso agerikoa litzateke.
Azkeniz, u- hasiera Otxando-ren eratorrien artean bada, cf. Uxando toponimoa.
martes, 29 de mayo de 2018
Domikusantz toponimoa
Analisia erraza da, aldaketarik jaso gabea delako, Domiku antroponimo eta Santz patronimikoa. Horrelako toponimoak asko ez diren arren adibideak badira han hemenka, eta Domikusantz bezala, Erdi Aroan sortuko ziren, Domiku adibidez ez zen XV. mendera bizirik helduko. Santz patronimikoa, Santxo izenaren patronimiko ugarietako bat da, zenbaitetan ponte izen bezala ere erabilia izan zen, baina toponimo honetan ez zen horrela izan.
Domikusantz, Domiku toponimoa bezala, nafarra da, eta hori ez da kasualitatea, Domiku antroponimoaren lekuko ia guztiak hangoak direlako.