Mostrando entradas con la etiqueta Gastarrizulo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gastarrizulo. Mostrar todas las entradas

lunes, 20 de junio de 2022

Gastarrizulo toponimoa

 Gastarrizulo toponimoaren ezagutza osoa bi lekukoren bitartez heldu zaigu, Arrasateko toponimia liburuaren 228. or.:

Bi lekukoak oso hurbil daude elkarren artean eta ezberdintasunik ez dago bi izenetan.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran zulo hitz ezaguna eta hasieran gastarri- hitz ezezaguna. Gastarriaga toponimoa aztertzerakoan proposatu genuen gatz-harri hitz elkartuaren aldaera, beharbada zaharragoa, izan zitekeela. Gatzarrieta toponimoan oso gardena da gatz-harri hitza. Baina garai zaharrago batean *gaztarri sortuko zen eta hura erabilia izan zen, gatz-harri berriagoak ordezkatu zuen arte.
Gastea antroponimoa ere izan zitekeen, baina *gaztarri hitz elkartu ustezkoa bi aldiz izateak zailago egiten du antroponimoa tartean izatea.