Gastarriaga da tontor bat, Arrigorriaga, Arakaldo eta Alonsotegi herrien artean dagoena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina aukera bada analisia egiteko. Aldaketa ezezagunik gertatu bada, litekeena da etimologia aldatzeko beharra izatea.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran -aga atzizkia eta hasieran gastarri- hitz elkartua izan daitekeena. Honen bukaeran harri izan daiteke eta hasierakoa zalantzazkoa da. Gatz izan liteke, harri izena elkartzean *gaztarri eta ondoren, txistukarien neutralizazioagatik <s> geratu zen. Ez da hori aukera bakarra, hasierakoa gazta izan liteke, baina hitz honen eratorrietan ez dago gazta-harri bezalakorik.
Gatz + harri elkarketaren alde eginez gero, oztopo bat izan daiteke gatz-harri hitz elkartua izatea. Euskal testuetan jaso dena hauxe da, ez *gaztarri. Dena den testuak nahiko berriak dira, eta beharbada garai zaharragoetan *gaztarri sortu zen, geroko gatz-harri hitz elkartu gardenak ordezkatua. Gastarriagatik ez urrun, Bizkaian bertan, Gatzarrieta toponimoa dago, Zeanurin. Honetan gatz-harri izango zen. Azalpena *gaztarri ustezko elkartu zaharragoarentzat hemen ere eman liteke. Kronologia kontua izango zen, Gastarriaga lehenago sortu zitekeen, eta geroago Gatzarrieta, egun gardena dena.
Beste aukera bat ere izan liteke, oinarrian Gastea antroponimoa izatea, baina hala bazen, toponimoa aldaturik izan zen eta jatorrizko toponimoa aldatu zen, hasierako izena ilundu arte.
miércoles, 8 de junio de 2022
Gastarriaga toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario