Gatzarrieta Zeanuriko tontorra da, Bizkaian. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren elementuak aski argiak dira.
Toponimoak bi elementu lituzke, gatzarri- eta, bukaera aldean, -eta atzizkia. Oinarrikoa gatz-harri hitz elkartua:
GATZ-HARRI. (c. sg. A; H).Toponimoak ez zuen aldaketarik jasoko sortu eta ondoko mendeetan, gure egunetara heldu den arte. Gatz-harri hitz elkartuaren adibide toponimiko bat litzateke.
a) Sal gema.
Lurraren gañean arkitzen danari deritza gatz arria. It Dial 112 (tbn. Ur, Dv e Ip). Bai omen da Ech-Chott izenadun erri bat moallak gatz-arriekin egiñak eta gatz-arri puska aundietan zuloak eginda bizitzak dauzkatenak. Anab Aprika 35.
[Lot-en emaztea] jarri zan Sodomari begira eta geratu zan gatzarri biurtua eta hilla. AA CCErac 210. Loten emaztea, gatz-arri biurtua. Itz Azald 165.
b) (V-m-gip, BN-baig). Ref.: A; Iz ArOñ. "Piedra blanca que se encuentra en la vena de piedra caliza" A. "Silicato de cal" Garate 5. a Cont RIEV 1935, 350. "Piedra blanca cristalizada que se halla en la caliza" Iz ArOñ.
Gatzarri gogor eta gardenak tregu-arrietan ikusten dira. Arzdi LEItz 86. c) "(R), piedra blanquecina y áspera con que se frota la lengua del ganado para curársela" A. d) "(G), saladero, depósito de salmuera" A. e) "Salegar, sitio donde se da sal a los ganados" A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario