Gastarrizulo toponimoaren ezagutza osoa bi lekukoren bitartez heldu zaigu, Arrasateko toponimia liburuaren 228. or.:
Bi lekukoak oso hurbil daude elkarren artean eta ezberdintasunik ez dago bi izenetan.Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran zulo hitz ezaguna eta hasieran gastarri- hitz ezezaguna. Gastarriaga toponimoa aztertzerakoan proposatu genuen gatz-harri hitz elkartuaren aldaera, beharbada zaharragoa, izan zitekeela. Gatzarrieta toponimoan oso gardena da gatz-harri hitza. Baina garai zaharrago batean *gaztarri sortuko zen eta hura erabilia izan zen, gatz-harri berriagoak ordezkatu zuen arte.
Gastea antroponimoa ere izan zitekeen, baina *gaztarri hitz elkartu ustezkoa bi aldiz izateak zailago egiten du antroponimoa tartean izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario