Kulpitua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kulpitua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Kulpitua toponimoa

 Kulpitua tontor baten izena da, Eako mapa toponimikotik jasotakoa da.

Izenak pulpitu hitza gogorarazten du, gertatuko aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokiona da. Dirudienez, pulpitu > kulpitu aldaketa izan da, bi herskari ezpainkarien disimilazioak eraginda, p-p > k-p. Ez da aldaketa arrunta, baina badaude hitz horrekin gertatutako beste lekukoren bat, KurpitugaƱa toponimoa bezala, Gipuzkoan.
Toponimo honetan aldaketa gehiago izan dira, Kulpitua toponimoari gertatuaz gain. Biak tontor izenak dira eta badirudi pulpitu hitza egokitzat hartua zela horrelako lekuei izena emateko orduan.