Kulpitua tontor baten izena da, Eako mapa toponimikotik jasotakoa da.
Izenak
pulpitu hitza gogorarazten du, gertatuko aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokiona da. Dirudienez,
pulpitu >
kulpitu aldaketa izan da, bi herskari ezpainkarien disimilazioak eraginda,
p-p >
k-p. Ez da aldaketa arrunta, baina badaude hitz horrekin gertatutako beste lekukoren bat,
Kurpitugaña toponimoa bezala, Gipuzkoan.
Toponimo honetan aldaketa gehiago izan dira,
Kulpitua toponimoari gertatuaz gain. Biak tontor izenak dira eta badirudi
pulpitu hitza egokitzat hartua zela horrelako lekuei izena emateko orduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario