Mostrando entradas con la etiqueta pulpitu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pulpitu. Mostrar todas las entradas

sábado, 19 de septiembre de 2020

Kulpitua toponimoa

 Kulpitua tontor baten izena da, Eako mapa toponimikotik jasotakoa da.

Izenak pulpitu hitza gogorarazten du, gertatuko aldaketa bakarra hasierako herskariari dagokiona da. Dirudienez, pulpitu > kulpitu aldaketa izan da, bi herskari ezpainkarien disimilazioak eraginda, p-p > k-p. Ez da aldaketa arrunta, baina badaude hitz horrekin gertatutako beste lekukoren bat, Kurpitugaña toponimoa bezala, Gipuzkoan.
Toponimo honetan aldaketa gehiago izan dira, Kulpitua toponimoari gertatuaz gain. Biak tontor izenak dira eta badirudi pulpitu hitza egokitzat hartua zela horrelako lekuei izena emateko orduan.

viernes, 3 de enero de 2020

Kurpitugaña toponimoa

Gipuzkoako tontorren artean bada Kurpitugaña izenekoa, Alkiza eta Hernialde herrien artean.
Nahiz eta lekuko zaharrik ez izan, toponimoa bi elementuz osaturik dagoela argi dago. Hasierakoa kurpitu- ezezaguna eta azkena gain + -a. Orotariko Euskal Hiztegian badago kurpitu, pulpitu hitz ezagunaren aldaera delako. Pulpitu > kurpitu bilakera ez da ohikoa, batetik herskari disimilazioa izan da, p-p > k-p, eta bestetik l/r nahasketa, bokal artean ezaguna hainbat hizkeratan baina hitz honetan gertatu omen da albokoaren kokapen horretan.
Toponimo hori izendatzeko arrazoia bilatzeko, beharbada tontorraren egiturak antzekotasuna zeukan, adibidez.