Zallako toponimo honen informazioa eta baita analisi etimologiko bat Fernando Fernández Palaciosen tesitik hartua izan da, izenburua
Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana). Hemen
Liketi-ri buruzko berak idatzitakoa:
"940.
Liqueti (Zalla)
IGC 61.
Michelena,
Apellidos: 152 señalaba que en nombres propios medievales de la zona castellano-vasca
-ti es terminación bastante frecuente (
Dolquiti,
Jaunti,
Nequeti), teniendo en concreto
Dolquiti toda la apariencia de ser de origen latino, en relación con el cognomen tardío
Dulcitius (2907). El nuestro es igualmente relacionable con
Licinius, cf.
Leciñana, con la terminación
-ti y disimilación vocálica. En Baños de Montemayor (Cáceres) se documenta
Lik(inius), cf. Abascal: 173b. Ptolomeo 2, 5, 8 tiene el NL
Likiniana. [...]
———————
2907 M. Á. Líbano Zumalacárregui, «Onomástica e historia», en
Cátedra Cantabria 1995: 102b incluía
Dulquito entre los nombres de pila de tradición greco-latina y cristiana que eran frecuentes en la Edad media en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya".
Honaino bere azterketa, labur jarrita,
Licinius latin jatorriko izena litzateke
Liketi toponimoaren sorburua. Baina oztopo nabarmena dago, azken silabaren /t/ horzkaria,
Licinius-en ez dagoena. Horrek eskatzen du, ziurrenik, beste azalpen bat, hau ere antroponimikoa,
Niketi pertsona izena. Hau ere latin jatorrikoa da,
Nicetus, eta Erdi Aroan euskal inguruetan ezaguna izan zen. Aldaketa bakarra hasierako fonemarena litzateke,
n- >
l-, baina hau ez da ezohikoa euskal hitzetan, cf.
lapur >
napur, eta beste zenbait hitz. Beraz, Erdi Aroko
Niketi antroponimoa
Liketi toponimo bihurtu zen, aspaldiko mende haietan. Beste aukera bat,
Nicetus latinaren ondorengo zuzena izatea, eta horrek duela bi mila urtera eramango gintuzke, baina Erdi Aroko
Niketi-ren ugaritasuna data berriagoaren alde izango litzateke.