Liquete deitura ez da oso ezaguna, baina Espainiako Gaztela eta Leonen autonomia erkidegoko probintzietan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:
Ikus daitekenez, Bizkaian ere lekuko batzuk daude baina ziurrenik kanpotik etorritakoenak dira. Deitura honek badu oso antz nabarmena Bizkaiko leku izen batekin,
Liketi toponimoarekin, Zallakoa. Bere sarreran adierazi genuen bere jatorria
Nicetus antroponimo latinean zela eta euskararen barruko egokitzea jasan zuela. Etimologia bera eman dezakegu
Liquete deiturarentzat, ezberdintasun bakarra da bukaerako bokala eta hau erromantzearen eraginez gertatuko zen. Bilakaera hori Euskal Herriko toponimian ere agertzen da,
Oñati herriaren erdal izena
Oñate delako.
Laburbilduz, garai batean izan zen
Liketi antroponimoa euskal lurretan, hau deitura bihurtuko zen eta apur bat aldatu eta Gaztela-Leongo lurretan aurkitu zituen bizilekua eta iraupena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario