Lopetotegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lopetotegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

Lopetotegi toponimoa

 Nafarroako toponimo hau Gaintza herrikoa da eta jaso den lekukotza osoa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Lopetotegi toponimoaren sarreran dago. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira:

lopetotegui (1700)
lopitotegui (1704)
lopetotegui (1722)
[...]
Lopetotegi (2019)
Toponimoak bi elementu ditu, bukaera aldean -tegi atzizki ezaguna eta hasieran, Lopeto antroponimoa. Hau hipokoristiko bat da, oinarrian Lope antroponimoa dago eta -to atzizkia du, zentzu txikigarria emateko. Antroponimo bera Lopetorena toponimoan dago eta sarreran honetan Lopetoren informazio gehiago dago, antroponimikoa eta toponimikoa.