miércoles, 16 de enero de 2019

Martikon antroponimoa

Martikon behin baino ez da agertu, Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) liburuan: Marticon de Oreynsarri, 1520. urtean, 95. agirian.
Analisia erraza litzateke, Martiko hipokoristikoa eta -on atzizkia edo beste analisi bat eginez, Marti antroponimoa eta -ikon atzizki elkartua, horrela aztertzen ditu P. Salaberrik Joanikon eta Perikon izenak, bere Izen ttipiak euskaraz liburuko 127. orrialdean.
Edonola ere, izenaren elementuak oso gardenak lirateke bi analisietan, Marti + -ko + -on.

No hay comentarios:

Publicar un comentario