martes, 26 de noviembre de 2019

Matxitxu toponimoa

Matxitxu Donostiako bi etxeren izena bada. Badirudi toponimoa batere nabarmendu ez zela, aurkitutako lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, 1995. urteko Donostiako toponimia lanean bildua:
MATXITXU: Matxitxu (1989, D.U.T.B.). 64-21-1, m. E-5.
Toponimoaren azterketa eginez, antroponimo bat litzateke, elementu gehigarririk gabe. Baina ez da ezagutzen Matxitxu bezalako izenik, baina bada bat egokia izan daitekeena, Matxitxo, blog honetan aztertutakoa. Hipokoristiko honen elementuak lirateke *Matxi, Martin-en hipokoristikoa hau ere, eta -txo atzizkia. Ezaguna da badela -txu atzizkia, baina hau sartaldean ezaguna da, Bizkaia aldean, eta toponimoa Donostian zegoenez, nekez izan liteke *Matxitxu izenaren ondorengoa. Baina bada asimilazio bokaliko bat, euskal lurraldeko leku askotan gertatzen dena, horrela, i-o > i-u gertatuko zen, jatorriz izena Matxitxo izango zen eta asimilazioaren ondorioz, Matxitxu bihurtu eta izen bereko toponimoan geratuko zen, fosildurik, aldaera hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario