Santsategi da Amezketako bi etxeren oinarria, Santsategiaundi eta Santsategitxiki. Lekuko gehiago ez dagoenez, oraingoko lekukotza erabiliko da. Toponimoetan, haundi eta txiki adjektiboez gain, Santsategi dago. Garai batean, ziurrenik, etxe bakarra izango zen eta gero, biak bereizteko tamainaren irizpidea erabili zuten.
Santsategi toponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Santsa, Santxa hedatuagoaren aldaera bat, Sansaburu toponimoan ere agertzen dena. Beste aukera bat izan liteke oinarrian Santso izatea eta gero azken bokala aldatzea, Beraskaburu toponimoan gertatu bezala.
Santxa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Santxa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026(e)ko irailaren 23(a), asteazkena
Santsategi toponimoa
2024(e)ko azaroaren 15(a), ostirala
Sansaburu toponimoa
Sansaburu da Eibarko kale bat eta pilotaleku bat. XIX. mendeko lekuko bat dago Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan, 69. or.:
SANSABURUToponimoak bi elementu izango zituen: Sansa, Santxa antroponimo emakumezkoaren aldaera eta buru izen arrunta. Blog honetan aztertu dira horrelako egitura duten toponimo gehiago, Diakoburu eta Beraskaburu toponimoak bezala. Azken honetan lekuko zaharrenak ezberdinak ziren, Berasco burua (1695, 1709) eta horrek zalantza eragiten du Eibarko toponimoaz, jakinik lekukotza XIX. mendearen erdialdekoa dela, gerta liteke lehenago *Sansoburu izatea eta gerora aldatzea, a-o > a-a, baina horretaz ezin ziur izan. Lekuko zaharragoek zalantza hori ezerezta lezakete, edo baieztatu.
Sansaburu 1857 Nomencl tor.
Azken elementua buru da, baina toponimoak ez zuen Sansaren burua aipatuko, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Beharbada toponimo handiago baten zati bat aipatuko zuten, muturreko leku batean zegoena edo garaiago zegoena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)