viernes, 15 de noviembre de 2024

Sansaburu toponimoa

 Sansaburu da Eibarko kale bat eta pilotaleku bat. XIX. mendeko lekuko bat dago Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan, 69. or.:

SANSABURU
Sansaburu 1857 Nomencl tor.
Toponimoak bi elementu izango zituen: Sansa, Santxa antroponimo emakumezkoaren aldaera eta buru izen arrunta. Blog honetan aztertu dira horrelako egitura duten toponimo gehiago, Diakoburu eta Beraskaburu toponimoak bezala. Azken honetan lekuko zaharrenak ezberdinak ziren, Berasco burua (1695, 1709) eta horrek zalantza eragiten du Eibarko toponimoaz, jakinik lekukotza XIX. mendearen erdialdekoa dela, gerta liteke lehenago *Sansoburu izatea eta gerora aldatzea, a-o > a-a, baina horretaz ezin ziur izan. Lekuko zaharragoek zalantza hori ezerezta lezakete, edo baieztatu.
Azken elementua buru da, baina toponimoak ez zuen Sansaren burua aipatuko, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Beharbada toponimo handiago baten zati bat aipatuko zuten, muturreko leku batean zegoena edo garaiago zegoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario