Mostrando entradas con la etiqueta Santz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Santz. Mostrar todas las entradas

viernes, 13 de junio de 2025

Santzerreka toponimoa

 Santzerreka zen Donostiako etxe bat eta erreka bat, egun biak desagertuak. Donostiako toponimia izenburuko bilketa lanean agertzen dira bi toponimoak:

SANTZERREKA: Cencerrena (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Sanserreca (1860, D.U.A.-D-7-1-P.); Txantxarreka, Txantxerreka, Sansarreka (1989, D.U.T.B.). 64-13-3, M. F-3.

SANTZERREKA (219): Sanz-erréca (22) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Sanserreca (1864, Casa de labor, N.P.G., 69 orr.), Sanserreca (1960, caser o, U.P.D., 27 orr.); Txantxarreka, Sansaerreka, Sanzaerreka, Txantxerreka (1989, D.U.T.B.). 64-5-7, M. F-3.
         
219 Ikus Marisanzerreka fitxa.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bi elementu izango zituen, bukaeran erreka izena eta oinarrian Santz antroponimoa. Santzenea toponimoan informazio gehiago dago Santxoren aldaera den izen horretaz.
Bitxia da lekuko zaharrena, ematen du kakografia dela baina lekuko zaharragoak beharrezkoak dira anomalia hori kontu hartzeko beharrik ez izateko.

miércoles, 11 de junio de 2025

Santzenea toponimoa

 Santzenea da Hondarribiko etxe baten izena. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

SANTZENEA (col.) Semisarga ballara
Toponimoan etxe izenetan ohiko den egitura dago, bukaeran -(r)en eta artikulua eta oinarrian antroponimo bat, Santz, Santxoren aldaera ugarietako bat. Antroponimoarekikoak azaldurik daude Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian, s. v. Sanz:
Sanz (m.)
Variantes: Sanz, Ssanz.
Documentación: Sanz de Lorz a. 1214 CDAyuntamientoOviedo 21 n 3; usos patronímicos: Guillen Ioh<a>n filio de Arnal Sanz alcalles a.1303 AAA 34 y su hermano Pero Johan filio de Arnal Ssanz a.1320 CDAyuntamientoOviedo 173 n 107.
Origen: Del nombre medieval gascón Sanz, derivado de SANCTIUS (? Sancho) (Dauzat 1951: 539; Dauzat 1977: 109).
La forma Sanz, aunque usual como patronímico en Castilla y Navarra, junto a otras variantes Sainz, Saenz, Saez, todas explicables en aquellos dominios desde un genitivo SANCTII, en funciones de nombre personal parece remitir más bien a un origen galorrománico como el propuesto. Es el caso del ejemplo citado de comienzos del XIII, al que cabria añadir, en un diploma anterior en algunos años, su correspondiente diminutivo Sanson a.1176 (or.) CDCatedralOviedo 1,461 n 189, si no se trata, en este último caso, de un continuador del conocido onomástico bíblico, bien referido a un judío o empleado como sobrenombre. La presencia de este nombre en Asturias desde finales del XII ayudar a a interpretar en el mismo sentido, y no como castellanismo, el segundo nombre de algunos destacados burgueses avilesinos de comienzos del XIV; obsérvese, a este respecto, su combinación con otros nombres personales de clara raigambre ultrapirenaica (Arnal, Guillen).

martes, 8 de junio de 2021

Martinsantzenea toponimoa

Martinsantzenea baserria Elduain izeneko herrian dago, Gipuzkoan.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MARTINSANZENEA (MASANZENE) (col.)
Lekuko honek ahozko aldaera ere eskaintzen du, Masanzene, oso aldatua, eta izenaren lehenengo zatia neurri handi batean desagertu da.
Toponimoak bi zati nagusi ditu, Martin eta Santz, bat antroponimoa eta bestea patronimikoa izan liteke, Santxo antroponimo ezagunagoarena. Bukaera aldean -(r)en + -a atzizkiak, jabetza erakustekoak.
Horrelako toponimoak, PI + patronimikoa osatuaz ez dira ugariak, baina ale batzuk badira eta blog honetan bi dira Santz bigarren elementua dutenak, Domikusantz eta Mantxosanze toponimoak.

martes, 16 de abril de 2019

Mantxosanze toponimoa

Mantxosanze toponimoa nafarra da, Izaba herrikoa. Aldaera ugari baditu ere, lekuko zaharren bitartez ziurtasun handia izan dezakegu, toponimo hau analizatzerakoan. Izan ere, 1571. urtean Manchosanz ageri da, eta berdin hurrengo lekukoan, 1602. urtean. Gerora, ez da asko aldatu, baina bada aldaera bat nabarmentzen dena, Machosanz(e), horrelakoa baita bildutako azken lekukoa, gaur egunekotzat har dezakeguna.
Bi dira agertzen diren aldaketak. Batetik bukaerako -e bokalaren gehiketa, nahiko arrunta leku izenetan, deklinazioaren bitartez askotan tarteko -e- jarri beharrak azkenean izenari erantsia geratzen da: Mantxosanz-e-n, Mantxosanz-e-ra, Mantxosanz-e-tik... Horrela, Mantxosanz zena Mantxosanze bihurtuko zen
Bestea, lehenengo silabako sudurkariaren galera, XIX. mendeko lekuko gehienetan gertatzen dena eta egungo ahoskeran ere hala bada. Azalpena ere erraza da, sudurkarien disimilazioa gertatu da eta, ondorioz, lehenengoa galdu da: Mantxosanze > Matxosanze. Fenomeno hau ere ezaguna da, sudurkariekin gertatzen da, baita txistukariekin ere, eta herskariekin ere ez da ezezaguna.
Analisi etimologikoa ez da zaila, jakinik bi elementu antroponimiko dituela, Mantxo antroponimoa eta Sanz(e) patronimikoa. Horrelako egitura duten toponimoak ez dira ugariak, baina badira ale batzuk, adibidez, blog honetan aztertutako Domikusantz toponimoa, hau ere nafarra.
Antroponimoa behin baino gehiagotan agertu da blog honetan eta informazio gehiago nahi duenak Mantxote toponimoari buruzko sarreran aurki dezake.

martes, 29 de mayo de 2018

Domikusantz toponimoa

Etxalarko toponimoen artean aipagarria da Domikusantz. Lekuko zaharrena XVII. mende bukaerakoa bada ere, aldaketarik ez du erakutsi.
Analisia erraza da, aldaketarik jaso gabea delako, Domiku antroponimo eta Santz patronimikoa. Horrelako toponimoak asko ez diren arren adibideak badira han hemenka, eta Domikusantz bezala, Erdi Aroan sortuko ziren, Domiku adibidez ez zen XV. mendera bizirik helduko. Santz patronimikoa, Santxo izenaren patronimiko ugarietako bat da, zenbaitetan ponte izen bezala ere erabilia izan zen, baina toponimo honetan ez zen horrela izan.
Domikusantz, Domiku toponimoa bezala, nafarra da, eta hori ez da kasualitatea, Domiku antroponimoaren lekuko ia guztiak hangoak direlako.