Toponimo honek baditu hainbat aldaera, baina lekuko zaharren bitartez, XVII. mendearen bukaeratik aldaera bera erakutsi du ia aldi guztietan eta, beraz, Mantxote izango da analizatzeko izena.
Toponimo hau hipokoristiko batez osatua da, *Mantxote, bilatutako testuetan agertzen ez den izena da. Hala ere, analizatzeko erraza da, oinarrian Mantxo antroponimoa bada, eta atzizkia -ote litzateke.
Mantxo izenaz, A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz liburukoa:
"3.225. MANCHO (322) Mancho, (1366, PN-XIV, F.Sang., 475 orr.), Ochagauia-n; Garcia Mancho, (1330, PN-XIV, F.Est., 252 orr.), Peralta-n; la de Martin Mancho, (1330, PN-XIV, F.Est., 267 orr.), Lerin-en.Toponimo honen bitartez badugu *Mantxote hipokoristiko ezezagunaren berria, egun arte bizirik iraun duena.
Bada MANSO ere: Manso, (1366, PN-XIV, F.Sang., 468 orr.), Linçoayn-en; Miguel Mansso, (1330, PN-XIV, F.Est., 245 orr.), Miranda-n.
X eta XI mendeetarako badira MANÇO, MANXO eta MANCIO, eta baita-ere MANZ eta MEIZ patronymikoak ere: Manço Oxoiz, (961, Leyre, f. 261); Manxo Içurra, (981, Leyre, f. 261); Mancio Manz de Uilela, (1090, Leyre, f. 35), Acenar Meiz (mezquino de Oronz), (1072, Leyre, f. 156). Ikus MAYNÇIA.
————————
322 Informazio gehiagorako ikus ene lan “Algunas consideraciones sobre onomástica personal vasca”, Euskera, XXII (1977), 561-623 orr., Mancho izenaren aldagarriez luze tratatzen baita."
No hay comentarios:
Publicar un comentario