Mostrando entradas con la etiqueta Txasparrena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txasparrena. Mostrar todas las entradas

martes, 22 de septiembre de 2020

Txasparrena toponimoa

 Lizarrako toponimoa izan zen Txasparrena, lekuko bakar baten bitartez ezaguna dena. Lekuko hori badago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia izenburuko lanean, 158. or.:

Txasparrena
DOC.: Chasparrena (1295).
OBS.: Viña y cimaquera en "el terminat de Chasparrena" (1295).
Nahiz eta lekuko bakarra izan, toponimoa oso gardena da, euskal antroponimiaren ezagutza izanez gero. Antroponimo hipokoristiko galdu bat izango genuke, *Txaspar, eta ohikoa den atzizkia, jabetasuna adierazteko, -(r)en + -a artikulua. Antroponimo ezezagun honen jatorria Gaspar izenean dago, Errege Magoetako bat, eta *Txaspar izenaren bitartez badakigu Gaspar ezaguna zela euskal lurretan, *Txaspar sortzeko. Hipokoristikoa egiteko erabilitako ezaugarria da hasierako kontsonantea sabaikaritzea, g- > tx-. Oso bilakaera ohikoa da, esaterako blog honetako Txarti antroponimoa, Marti antroponimotik eratorria.