Lizarrako toponimoa izan zen Txasparrena, lekuko bakar baten bitartez ezaguna dena. Lekuko hori badago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia izenburuko lanean, 158. or.:
TxasparrenaNahiz eta lekuko bakarra izan, toponimoa oso gardena da, euskal antroponimiaren ezagutza izanez gero. Antroponimo hipokoristiko galdu bat izango genuke, *Txaspar, eta ohikoa den atzizkia, jabetasuna adierazteko, -(r)en + -a artikulua. Antroponimo ezezagun honen jatorria Gaspar izenean dago, Errege Magoetako bat, eta *Txaspar izenaren bitartez badakigu Gaspar ezaguna zela euskal lurretan, *Txaspar sortzeko. Hipokoristikoa egiteko erabilitako ezaugarria da hasierako kontsonantea sabaikaritzea, g- > tx-. Oso bilakaera ohikoa da, esaterako blog honetako Txarti antroponimoa, Marti antroponimotik eratorria.
DOC.: Chasparrena (1295).
OBS.: Viña y cimaquera en "el terminat de Chasparrena" (1295).
No hay comentarios:
Publicar un comentario