Tximon etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Tximon etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

Tximon toponimoa

 Tximon izeneko aurkintza dago TrebiƱuko konderrian.
Lekuko zaharrik ez dago eta horrek analisia zaildu beharko luke. Toponimo honetako etimologia, aldaketarik gertatu ez bada, blog honetako beste toponimo askoren bera da, antroponimo batez osaturik izango zen, *Tximon. Hau ezezaguna bada ere, jatorri argia du, Simon izenean. Bilakaera ohikoa gertatu da, hipokoristikoak sortzekoa, hasierako kontsonantea sabaikaritua izan da, s- > tx-. Fenomeno hau behin eta berriz agertzen da antroponimian, blog honetan batzuk dira horrela sortuak, Txeru toponimoan Txeru antroponimoa izango zen, Perutik sortua.