Mostrando entradas con la etiqueta sustrai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sustrai. Mostrar todas las entradas

martes, 27 de abril de 2021

Sustaiza eta Sustatxa toponimoak

 Sustaiza toponimoaren lau lekuko heldu zaizkigu, pertsona izen baten barruan, Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) 60. eta 61. agirietan, 1493. urtean, Ochoa de Sustayça, aldaerarik gabe lau lekukoetan. Ziurrenik aipatutako gizona Elgeta ingurkoa izango zen eta toponimoa ere, eremu hartakoa litzateke.
Sustatxa toponimoa, aldiz, Bizkaikoa da, Maruri-Jataben eta Berangon baserria da eta azken herri horretakoak dira bi toponimo eratorri, Sustatxabarri baserria eta Sustatxamendi tontorra.
XVIII. mendeko lekuko zahar batzuk badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Sustacha [N, TO]
Sustacha (el molino de) [Ugartes y Oleagas (uarrio de)], Maruri, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la casa de), Berango, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la casa de) (Ustacha o) [Ugartes y Oleagas (uarrio de)], Maruri, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustacha (la caseria de), Berango, a.1745, FogVizcayaMs.
Zustacha (la casseria de), Maruri, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustacha_la_Nueba (la casa de), Berango (Santo_Domingo de), a.1798, FogVizcayaMs.
Bi izenak, Sustatxa eta Sustaiza, nahiko antzekoak dira eta, funtsean, toponimo beraren aldaeak lirateke, nahiz eta bukaera oso ezberdina izan.
Toponimoen oinarria sustai hitza litzateke, sustrai ezagunagoaren aldaera. Toponimoaren bukaeran -tza atzizkia dago, beraz, sustai + -tza > Sustaitza. Horrela azalduko litzateke lehenengo toponimoa, bigarrenaren azalpenerako, beste urrats bat beharrezkoa da, sartaldeko euskaraz gertatu dena, -i(t)z- > -(t)x- bilakaera, hain zuzen. Orduan, Sustaitza > Sustatxa gertatu da eta horrela bi toponimoak azaldu dira. Bilakaera horrek eragina izan du toponimian eta lexiko arruntean ere bai: haize > (h)axe, haitz > (h)atx.
Aztertutako toponimoak ez dira bakarrak sustai aldaera dutenak, horrela, blog honetan Sustaeta toponimoa ere aztertua izan zen.

viernes, 17 de julio de 2020

Sustaeta toponimoa

Sustaeta izeneko baserria dago Berriatua herrian, Bizkaian.
Lekuko zaharragoak aurkitzeko, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburua ezinbestekoa da:
Sustaeta [N, TO]
Sustaeta (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustaetta (la casa de) [San_Uicente (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.

Sustaeta [N, NO]
Sustaeta (Domingo de Laca) [Chopite_Aurrea (la casa de) (pr.n.res)], Amoroto, a.1799, FogVizcayaMs.
Sustaeta (Juan_Ygnacio de) [Arna_Otegui (la casa de) (pr.n.res)], Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Sustaeta (mancebo por casar) (Esteuan de), Arbacegui, a.1641, FogVizcayaMs.

Susteta [N, TO]
Susteta (la caseria de) [San_Vizente (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.

Bi aldaera daude lekuko horietan, Sustaeta eta Susteta, azken honek lekuko bakarra du, eta azalpena erraza da, ae > e bokal laburketa gertatu delako.
Toponimoaren oinarrian sustai hitza bada, sustrai ezagunagoaren aldaera. Atzizkia -eta litzateke.
Toponimo honen bitartez sustai aldaeraren beste lekuko bat gehitu dugu, hau toponimikoa; toponimoaren azalpena ahaztu gabe.

Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran lekuko zaharrenak 300 urte ingurukoak ziren, baina bada askoz zaharragoa dena, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 9. agirian, 1388. urtean dago:

En Amallo: [...] Lexamona, Laçurica, Digos, Asola et Çapola, Elguechuren et Axola, el de Berangaray, Letoys, Sustaeta, Laca, Basterrolaça...
Lekuko honek mende gehiago aurreratuko lituzke toponimo honen agerpena. Horrela, 600 urte baino gehiago izango zuen, lehen 300 urteko zahartasuna zena. Gainera, hain zaharra izanik, toponimoa ez da aldatu mende hauetan eta emandako etimologian ez zuen eraginik izango.