Lekuko zaharragoak aurkitzeko, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburua ezinbestekoa da:
Sustaeta [N, TO]
Sustaeta (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustaetta (la casa de) [San_Uicente (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Sustaeta [N, NO]
Sustaeta (Domingo de Laca) [Chopite_Aurrea (la casa de) (pr.n.res)], Amoroto, a.1799, FogVizcayaMs.
Sustaeta (Juan_Ygnacio de) [Arna_Otegui (la casa de) (pr.n.res)], Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Sustaeta (mancebo por casar) (Esteuan de), Arbacegui, a.1641, FogVizcayaMs.
Susteta [N, TO]
Susteta (la caseria de) [San_Vizente (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Bi aldaera daude lekuko horietan, Sustaeta eta Susteta, azken honek lekuko bakarra du, eta azalpena erraza da, ae > e bokal laburketa gertatu delako.
Toponimoaren oinarrian sustai hitza bada, sustrai ezagunagoaren aldaera. Atzizkia -eta litzateke.
Toponimo honen bitartez sustai aldaeraren beste lekuko bat gehitu dugu, hau toponimikoa; toponimoaren azalpena ahaztu gabe.
Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran lekuko zaharrenak 300 urte ingurukoak ziren, baina bada askoz zaharragoa dena, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 9. agirian, 1388. urtean dago:
En Amallo: [...] Lexamona, Laçurica, Digos, Asola et Çapola, Elguechuren et Axola, el de Berangaray, Letoys, Sustaeta, Laca, Basterrolaça...Lekuko honek mende gehiago aurreratuko lituzke toponimo honen agerpena. Horrela, 600 urte baino gehiago izango zuen, lehen 300 urteko zahartasuna zena. Gainera, hain zaharra izanik, toponimoa ez da aldatu mende hauetan eta emandako etimologian ez zuen eraginik izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario