miércoles, 25 de enero de 2023

Sarrallagillenea toponimoa

 Sarrallagillenea da Usurbilgo etxe bat.
Lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina toponimoa dagoen bezala analiza daiteke. Toponimoak, etxe izen askotan bezala, bukaeran -(r)en + -a ditu, eta oinarrian sarrailagile hitza dago:

sarrailagile.
(H; -alla- Lar, Añ, H), sarrailgile (SP, Urt Gram 37).
Cerrajero.
Hitzak ez du lekukotzarik utzi, hiztegietatik kanpo, baina iturriren ugaritasunak adierazten du hitz ezaguna zela eta Usurbilgo toponimoak berretsiko luke iritzi hori.
Bide batez, hitzaren oinarrian sarraila izena zen:
sarraila.
1. (V, G, AN, L-ain; IC 449, SP, Deen I 143, Urt Gram 34, Lar, Añ, Dv, H, VocB <-alai>; -ail L, BN, S; -all S), sarla (Ht VocGr, Arch VocGr , Dv?A, H), serraila (SP.V-gip; -ail V-gip), zarraila (V-ger-m, L-ain), zerraila (V-gip, G-bet; -all- V-gip, G-azp). Ref.: A (sarrailla, zarrailla); Lh (sarrail); EEs 1930, 27; Arin AEF 1955, 135; Iz ArOñ (serrailla), Ulz; Etxba Eib (zerrallia); Elexp Berg (zerrail); ZestErret (zerralla).
Cerradura, cerraja. "Cerraja. Zerralla barrixa ipiñi biarko detsagu atiari" Etxba Eib. Cf. Yang DA III 34: Empezar a obrar de sarraillas, horroillas e otras cosas, para el palacio de Olite" (1399). Cf. zerrailu.
Euskal hitza mailegua zen, eta sarraila izenari -gile atzizkia erantsiz sarrailagile eratu zen.

Gindadi eta Gindeta toponimoak

 Gindadi eta Gindeta dira Durangoko soro biren izenak.
Bi toponimoek ez dute oso lekukotza zaharrik utzi. Gindadi toponimoaren lekuko zaharrena 1930. urteko Guindadi da. Ahozko bi lekuko daude, gindadui eta ginddádi.
Gindeta, aldiz, askoz lehenago agertzen da, Quindeta (1868) eta Gindeta (1944). Gerokoetan Quintela agertzen da, 1995. eta 2003. urteetan. Ahozko aldaera ginddéta da.
Bi toponimoen oinarrian ginda hitza dago:

1. (V, G, AN, L, Ae, Sal, R; Lcc, SP, Añ, H), kinda (V-im [?], G-azp), dinda (Lh), girda (SP), gina (H), gine (vEys). Ref.: A (ginda, kinda); VocPir 675; Bon-Ond 150.
Guinda. "Cerise aigre" SP. "Guigne" H. "Dinda, cerise de qualité grosse et noirâtre" Lh. v. 3 gila, gindoil, 1 ginga.
Ginda, gozo dala min da. RG A 7, B 41. Billostu arren gindaz beterik dagoan arbola bat, ikusiko dozue urrengo urtean garauz beterik. Añ LoraS 19. Noiz eta ere gindak arrimatu beitituzu unzietan estal zaitzu siroparekin. ECocin 50. Gure baratzan ginda / ondu ezta ta mina / gure kalean daude / iru dama linda. Balad 205.

2. (Lcc, Añ, H s.v. gila ).
Guindo. "Guinda, fruta y árbol" Añ. v. 3 gila (2).
Eztagoan legez gindarik aretx gindatik jaioten eztanik. Añ LoraS 18.
Kinda aldaera ere jasoa da eta horrela Quindeta lekukoa azalduko litzateke. Gindadi toponimoan -di atzizkia dago eta Gindetan, -eta atzizkia. Bi atzizkiak oso ohikoak dira euskal toponimian, batez ere landare izenekin.

lunes, 23 de enero de 2023

Larraiotz toponimoa

 Larraiotz, erdaraz Larráyoz, da Txulapaingo kontzeju bat, Nafarroakoa.
Toponimo honen lekuko zaharrena XIII. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraiotz toponimoaren lekuko zahar eta berriak, lehenengoak hauek dira:

larrayotz (1268)
larrayozco, garcia (1282)
larrayoz (1350)
Toponimoa ez da geroztik aldatu eta horrek izen bakarra ematen du analisirako, Larraiotz. Aipatuko web-gunean ere badaude analisi etimologikoren batzuk, tartean Mikel Belaskorena:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Larray-'. De *Larray- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Comentario lingüístico: Este nombre ofrece muchas dudas. A pesar de que se haya propuesto ya un significado es evidente el parecido del primer miembro del topónimo con las voces vascas *larrai y larrain 'era'.
[...]
Lehenago aztertutako Larraia toponimoaren sarreran *larrai aldaera ustezkoaren aurka azalpena eman dugu eta, beraz, analisi etimologiko bestelakoa emango dugu. Horretaz gain, -otz bukaera ez da Nafarroako hainbat herri izenetan agertzen den atzizki bera, antroponimoekin loturik dagoena, Ilurdotz, Nabaskoze eta beste herri izen gehiagotan, aztergai den toponimoan hotz izenondo ezaguna izango zen.Hasierako elementua larre izan daiteke, larra- eratorpen aldaerarekin edo, beharbada Larraia toponimorako proposatutako *larradi, -di atzizkiarekin.
Beraz bi azalbide daude toponimo honetarako: larra- 'larre' + hotz > *Larraotz > Larraiotz. Gutxi batzuetan /i/ bat tartekatzen da bi bokalen artean. Beste azalpenenan larra- + -di > *larradi + hotz > *Larradiotz > Larraiotz, Larraia toponimoan bezala bokalarteko /d/ galduko zen.

Barasoain toponimoa

 Barasoain da Nafarroako udalerri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrena XI. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Barasoain orritik jasotako informazioa dago, tartean lekuko zaharrenak:

verasoain (1044 [1614])
barasoain, garcia de (1257)
sancio de barassoain (1259/09/01 [k.])
Etimologia emateko orduan, lotura ikusi da Barasoain eta Beraxa antroponimoaren artean, J. Caro Baroja lehenik, eta ondoren Mitxelena eta Mikel Belasko:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada Beraxa'. De Beraxa + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona indígena y el segundo un sufijo que indica propiedad.
Arazo bat dago, tarteko /o/ bokala. Aurreko sarrera batean, Beraso toponimoaren azterketan *Beraso antroponimoa izan zela proposatu genuen, nahiz eta izen horren lekuko antroponimikorik ez izan. Barasoain era berean azal daiteke, *Beraso + -ain. Lekuko zaharrenean izena osorik bazen ere, ondoren bokal asimilazioa gertatu zen, e-a > a-a, eta geroztik horrela iraun du.
Beraz, Barasoain litzateke *Beraso antroponimo berreraikiaren beste toponimo bat, lehenago aztertutako Beraso toponimoarekin batera.

viernes, 20 de enero de 2023

Konporta eta Konportaeta toponimoak

 Konporta toponimoak Gipuzkoako hiru herritan daude. Donostian plaza eta auzo edo hiri izena da. Asteasun eta Zaldibian Konporta izeneko baserriak daude.
Donostiako leku izenaz, XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia lanean:

KONPORTA: Compórta (39) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Comporta (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Comporta (1933, caserío, E.B.S.S., 13 orr.142); Konporta (1989, D.U.T.B.). 64-13-2, M. E-3.
Baserriei buruz, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Asteasukoa:
KONPORTA (prop.)
Eta Zaldibikoa:
KONPORTA (prop.)
Baserrien XIX. mendeko lekukoak daude, 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 701. orrialdean Asteasuko baserriaren izena: Comporta.
Zaldibiko baserriaren lekukoa 724. orrialdean aurki daiteke: Comporta.
Konportaeta toponimoa Mendaro ingurukoa zen, kontuan harturik jasotako lekukoak Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko zahar ugariak ditu XVI. mendearen erdialdetik aurrera:

Toponimo hauetan konporta hitza dago, lekukotza ez handia utzi duena:
1 konporta.
(V-gip ap. Elexp Berg ; Lar), konforta.
"Compuerta" , "paradera" Lar. "La comporta de la presa está bien" (1830). GoiBur 244. "Depósito, presa de agua del molino" Elexp Berg.
Nahi baduzu sarthu Baionan konportako entradatik. INav 16. Iakiteko duzu konporta dela aborreko aldetik eta badela han eliza xume bat. Ib. 56. Baldin menturaz ilkitzen bazare konportetarik kanporat. Ib. 57. Konforten aldetik hasten den sagardia. (1765). SenperEus 58.
Lekukoek, hiztegikoek zein toponimikoek adierazten dute hitza euskararen erdialdeko eremukoa zela, Gipuzkoa eta Lapurdikoa. Bide batez, Dokuklik-en dauden lekukoek hitzaren lehenengo agerpen data mende oso bat aurreratuko 1677.etik 1549.era, 128 urte.

miércoles, 18 de enero de 2023

Enekasoroeta toponimoa

 Enekasoroeta da Zestoako toponimoa, baserri bat eta etxe bat izendatzeko. Gainera, badu toponimo eratorri bat, Enekasoroetako gaina.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

ENEKASOETA (prop.) Aizarna ballara, Zestoa
Lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 634. or.: Enecasoroeta.
Toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago soro eta, azkenik, oinarrian Eneka antroponimoa. Azken hau Enekoren emakumezko aldaera litzateke, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Eneka antroponimoaren sarreran hala adierazten da:
Erdi Aroko Oneka euskal izenaren aldaera. Iruñeko Orti Gartzeitz (882-905) printzearen eta Auriaren alaba bakarra honela deitzen zen. 1096an Eneca Azenari agertzen da erresuma zaharreko hiriburuan. Aldaerak: Nekoitza eta Oneka.
Hala bada, Enekasoroeta litzateke Eneka antroponimoaren lekuko toponimiko urrietako bat, beharbada bakarra.

Larraia toponimoa

 Larraia da Zizur Zendeako kontzejua, Nafarroan.
Toponimo honen lekuko zaharrena XII. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraia toponimoaren lekuko zahar eta berriak, lehenengoak hauek dira:

larraia, larraya (1101-1300)
larraia, garcia acenariz de (1110)
pero garceiz de larraya (1232-1251- [1930])
Ohargarria da toponimoa ez dela aldatu agertu zenetik hona, duela ia milurte bat.
Aipatuko web-gunean ere badaude analisi etimologikoren batzuk, tartean Mikel Belaskorena:
[...]
Probablemente 'era', de *larrai, variante de la voz vasca larrain 'era'. Comentario lingüístico: Alfonso Irigoyen (560) que *larrai podría ser variante de larrain 'era', lo mismo que arrai lo es de arrain 'pez' y artzai lo es de artzain 'pastor'. Cita topónimos como Larrayeta en Aniés y Larraia en Morillas (Álava). Traducciones curiosas y explicaciones populares: Las traducciones de este género apuntan hacia la voz vasca larre 'prado' y así encontramos: pradería, pastizal'.
[...]
Arazo bat dago proposatutako analisiarekin, inguru berean, kasu honetan Nafarroan, hitzaren bi aldaerak daudela adierazten dute, larrain eta *larrai, baina azken honen lekuko zuzenik ez dago eta gainera, aipatutako beste bi bikoteetan, arrai/arrain, artzai/artzain, Nafarroan sudurkari gabeko aldaera erabili ohi da. Hori aztergai den hitzari hedatuz, Nafarroan *larrai agertu beharko luke, ez beste ezer, baina ezagutzen diren datuek hipotesi hori deusezten dute, Nafarroan ezagutzen den hitza larrain da.
Saio etimologiko horrek oztopo nabarmena duenez, beste azalbide bat beharrezkoa da. Errazena da susmatzea galera bat gertatu dela, toponimoaren esanahia ilundu duena. Beharbada hasierako toponimoa *Larradia zen, hau da, larra- 'larre' + -di + -a; antzeko bilakaera Sorauren herri izenean dago, jatorrizkoa *Soraguren izango zelako. Baina horrek esan nahiko zuen toponimoak oso garai zaharrean galdu zuela herskaria, oso ohikoa ez dena. Baina azalpen honek ez du aldaera asmatuaren beharrik, euskararen banaketa dialektalaren ezagutzaren aurka sortutakoa, gainera.