lunes, 23 de enero de 2023

Larraiotz toponimoa

 Larraiotz, erdaraz Larráyoz, da Txulapaingo kontzeju bat, Nafarroakoa.
Toponimo honen lekuko zaharrena XIII. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badaude Larraiotz toponimoaren lekuko zahar eta berriak, lehenengoak hauek dira:

larrayotz (1268)
larrayozco, garcia (1282)
larrayoz (1350)
Toponimoa ez da geroztik aldatu eta horrek izen bakarra ematen du analisirako, Larraiotz. Aipatuko web-gunean ere badaude analisi etimologikoren batzuk, tartean Mikel Belaskorena:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Larray-'. De *Larray- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Comentario lingüístico: Este nombre ofrece muchas dudas. A pesar de que se haya propuesto ya un significado es evidente el parecido del primer miembro del topónimo con las voces vascas *larrai y larrain 'era'.
[...]
Lehenago aztertutako Larraia toponimoaren sarreran *larrai aldaera ustezkoaren aurka azalpena eman dugu eta, beraz, analisi etimologiko bestelakoa emango dugu. Horretaz gain, -otz bukaera ez da Nafarroako hainbat herri izenetan agertzen den atzizki bera, antroponimoekin loturik dagoena, Ilurdotz, Nabaskoze eta beste herri izen gehiagotan, aztergai den toponimoan hotz izenondo ezaguna izango zen.Hasierako elementua larre izan daiteke, larra- eratorpen aldaerarekin edo, beharbada Larraia toponimorako proposatutako *larradi, -di atzizkiarekin.
Beraz bi azalbide daude toponimo honetarako: larra- 'larre' + hotz > *Larraotz > Larraiotz. Gutxi batzuetan /i/ bat tartekatzen da bi bokalen artean. Beste azalpenenan larra- + -di > *larradi + hotz > *Larradiotz > Larraiotz, Larraia toponimoan bezala bokalarteko /d/ galduko zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario