viernes, 20 de enero de 2023

Konporta eta Konportaeta toponimoak

 Konporta toponimoak Gipuzkoako hiru herritan daude. Donostian plaza eta auzo edo hiri izena da. Asteasun eta Zaldibian Konporta izeneko baserriak daude.
Donostiako leku izenaz, XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia lanean:

KONPORTA: Compórta (39) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Comporta (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Comporta (1933, caserío, E.B.S.S., 13 orr.142); Konporta (1989, D.U.T.B.). 64-13-2, M. E-3.
Baserriei buruz, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Asteasukoa:
KONPORTA (prop.)
Eta Zaldibikoa:
KONPORTA (prop.)
Baserrien XIX. mendeko lekukoak daude, 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 701. orrialdean Asteasuko baserriaren izena: Comporta.
Zaldibiko baserriaren lekukoa 724. orrialdean aurki daiteke: Comporta.
Konportaeta toponimoa Mendaro ingurukoa zen, kontuan harturik jasotako lekukoak Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko zahar ugariak ditu XVI. mendearen erdialdetik aurrera:

Toponimo hauetan konporta hitza dago, lekukotza ez handia utzi duena:
1 konporta.
(V-gip ap. Elexp Berg ; Lar), konforta.
"Compuerta" , "paradera" Lar. "La comporta de la presa está bien" (1830). GoiBur 244. "Depósito, presa de agua del molino" Elexp Berg.
Nahi baduzu sarthu Baionan konportako entradatik. INav 16. Iakiteko duzu konporta dela aborreko aldetik eta badela han eliza xume bat. Ib. 56. Baldin menturaz ilkitzen bazare konportetarik kanporat. Ib. 57. Konforten aldetik hasten den sagardia. (1765). SenperEus 58.
Lekukoek, hiztegikoek zein toponimikoek adierazten dute hitza euskararen erdialdeko eremukoa zela, Gipuzkoa eta Lapurdikoa. Bide batez, Dokuklik-en dauden lekukoek hitzaren lehenengo agerpen data mende oso bat aurreratuko 1677.etik 1549.era, 128 urte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario