Gindadi eta Gindeta dira Durangoko soro biren izenak.
Bi toponimoek ez dute oso lekukotza zaharrik utzi. Gindadi toponimoaren lekuko zaharrena 1930. urteko Guindadi da. Ahozko bi lekuko daude, gindadui eta ginddádi.
Gindeta, aldiz, askoz lehenago agertzen da, Quindeta (1868) eta Gindeta (1944). Gerokoetan Quintela agertzen da, 1995. eta 2003. urteetan. Ahozko aldaera ginddéta da.
Bi toponimoen oinarrian ginda hitza dago:
1. (V, G, AN, L, Ae, Sal, R; Lcc, SP, Añ, H), kinda (V-im [?], G-azp), dinda (Lh), girda (SP), gina (H), gine (vEys). Ref.: A (ginda, kinda); VocPir 675; Bon-Ond 150.Kinda aldaera ere jasoa da eta horrela Quindeta lekukoa azalduko litzateke. Gindadi toponimoan -di atzizkia dago eta Gindetan, -eta atzizkia. Bi atzizkiak oso ohikoak dira euskal toponimian, batez ere landare izenekin.
Guinda. "Cerise aigre" SP. "Guigne" H. "Dinda, cerise de qualité grosse et noirâtre" Lh. v. 3 gila, gindoil, 1 ginga.
Ginda, gozo dala min da. RG A 7, B 41. Billostu arren gindaz beterik dagoan arbola bat, ikusiko dozue urrengo urtean garauz beterik. Añ LoraS 19. Noiz eta ere gindak arrimatu beitituzu unzietan estal zaitzu siroparekin. ECocin 50. Gure baratzan ginda / ondu ezta ta mina / gure kalean daude / iru dama linda. Balad 205.
2. (Lcc, Añ, H s.v. gila ).
Guindo. "Guinda, fruta y árbol" Añ. v. 3 gila (2).
Eztagoan legez gindarik aretx gindatik jaioten eztanik. Añ LoraS 18.
No hay comentarios:
Publicar un comentario