miércoles, 18 de enero de 2023

Enekasoroeta toponimoa

 Enekasoroeta da Zestoako toponimoa, baserri bat eta etxe bat izendatzeko. Gainera, badu toponimo eratorri bat, Enekasoroetako gaina.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

ENEKASOETA (prop.) Aizarna ballara, Zestoa
Lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 634. or.: Enecasoroeta.
Toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago soro eta, azkenik, oinarrian Eneka antroponimoa. Azken hau Enekoren emakumezko aldaera litzateke, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Eneka antroponimoaren sarreran hala adierazten da:
Erdi Aroko Oneka euskal izenaren aldaera. Iruñeko Orti Gartzeitz (882-905) printzearen eta Auriaren alaba bakarra honela deitzen zen. 1096an Eneca Azenari agertzen da erresuma zaharreko hiriburuan. Aldaerak: Nekoitza eta Oneka.
Hala bada, Enekasoroeta litzateke Eneka antroponimoaren lekuko toponimiko urrietako bat, beharbada bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario