lunes, 9 de octubre de 2023

Kardel toponimoak

 Gipuzkoa zaharrean bi dira Kardel toponimoa dutenak, bata Zestoa inguruko saroi baten izena izan zen Erdi Aroan eta Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan daude hemen aztertuko diren lekukoak. Guztira lau dira, agiri berekoak, 36. agirikoak, 1479. urtekoak. Lehenengo biak 110. orrialdekoak dira:

sel llamado Cardel [...] el dicho sel de Cardel
Hurrengoa 117. orrialdekoa da:
la parte de Cardel
Azkena 147. orrialdean dago:
la parte de Cardel
Toponimo guztiak berdinak dira, aldaerarik ez dago eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Kardel.
Beste toponimoa Berastegikoa zen, hala agertzen baita Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan, 1625. urte ingurukoan, Berastegiko mendiez ari denean, 231. or.:
[...] Iporino, Valerdi, Cardel, Artobi en la jurisdiccion de Verastegui. Lanuce en lo alto de Bedayo á la parte de Aralar.
Berastegiko toponimo honetan, Zestoa ingurukoan bezala, izen bakarra dago, nahiz eta lekuko bakarra izan, Kardel. Analisi etimologikoari dagokionez, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada oso antzeko antroponimo bat, Gardele:
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Erromantzeko aldaera Cardiel da (Kardiel Belasconis, Uskartze, N, XI. m.).
Antroponimoa ez da berdina, baina nabarmena da jatorri berekoak dira. Ezberdintasunak azalekoak dira, hasierako herskaria ahoskabea da bukaerako bokala galdua du edo, beharbada, Gardele izenean bokal hori erantsi zen, Nabaskoze eta antzeko toponimoetan gertatu zen bezala. Erdi Aroko antroponimian aldaera batzuk agertzen dira: Cardel, Cardello, Cardelle, Cardelo eta Kardellu, Gardele ahaztu gabe.

viernes, 6 de octubre de 2023

Txomilikon izena

 Txomilikon izenaren lekuko bakarra ezagutzen da, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jasoa:

Chomilicon [N, NO]
Chomilicon (Antonio de) [Nuestra Señora de la Guerra hasta San_Juan (portal de)], Bermeo, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra bada ere, azalbidea izan dezake, nahiz eta ziurtasun erabatekorik ezin izan. Izenaren oinarrian Txomin antroponimoa dago, Txomin toponimoaren oinarria dena. Txomin da Domingo antroponimoaren hipokoristiko bat eta Txomin izenak berak hipokoristiko sortzailea izan zen, Txomingo antroponimoa bezala. Txomilikon izenean atzizki bat baino gehiago badira, -ico eta -on. Beraz, *Txominicon sortuko zen, baina ondoren sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta bat aldatu zen, alboko bihurtuz. Horrela jaio zen Txomilikon izena, ziurrenik izengoitia izango zena.

Buskando toponimoa

 Buskando da Hernaniko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdean agertzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BUSKANDO (prop.) Anziola, Hernani
Donostiako toponimia izeneko lanean agertzen da baina bere lekukotza XIX. mendean baino ez da hasten:
*BUSKANDO: Buscando (1841, casa, D.U.A-B-10-II-362-2), Buscando (1860, D.U.A.-D-9-II-1960-5), Buscando (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Buscándo, ó Luscándo (71) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Buscando (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Buscando (1939, Deposito de Aguas, A.I., 21); Buskando (1989, D.U.T.B.). 64-6-7, M. I-2.
Zaharragoa da Lope de Isastiren lekukoa, 1625. urte ingurukoa, bere Compendio historial de Guipuzcoa liburuan aipatzen du, izena apur bat aldaturik, Hernaniko etxeen artean, Luscando.
Lekuko honek lotzen ditu Buskando eta Luzkando toponimoak, azkena Arabakoa eta bere jatorria Thurscando antroponimoan izan liteke.
Lekuko zahar gehiago beharrezkoak dira eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk ditu XVI. mendetik aurrera:

Hasierakoak Arabakoak dira baina urte gutxira laster agertzen hasten dira Donostian bertan:

Lekuko hauek erakusten dute Gipuzkoako toponimoa zaharra dela, beharbada Arabatik zetorren deitura zuen bat Donostialdean finkatu zen eta hortik toponimoa jaio zen, baina zaharragoa ere izan daiteke. Baina arazo bat dago Buskando aldaerarekin, nekez azal daiteke Luzkandotik, baina erraza litzateke abiaburua Thurscando balitz. Luzkando izenean t- > l- gertatu zen, bilakaera ezaguna baina baina ez oso ohikoa. Buskando izena erraz azaltzen du disimilazio baten ondorengoa bada, t-d > (d-d >) b-d, tarteko urratsa gerta liteke baina lekukorik ez du.
Laburtuz, toponimoaren jatorria Thurscando antroponimoan dago eta lotura dago Arabako Luzkando toponimoarekin.

miércoles, 4 de octubre de 2023

Luzkando toponimoa

Luzkando da Iruraiz-Gaunako erreka bat. Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan informazio ugari dago toponimo honetaz:

LUSCANDO, en el siglo XIII, despoblado de Luzcando.
LUZCANDO, despoblado en las cercanías de Guereñu.
Liburu bereko Mortuorios o despoblados de Alava atalean toponimoaren historia dago, 560-561. or.:
149. LUZCANDO. — (Hoja 139 —Eulate—; long. 1º 15’ 40”; latitud 42º 49’ 10”). La primera noticia es del siglo XIII, en que Luscando pertenece al arciprestazgo de Eguilaz (14, pág. 40). En 1694, en el Segundo Libro de cuentas de la Cofradía de San Victor, figuran como hermanos, Domingo Gz. de Luscando, María Lz. de Luscando y María Fernández, todos ellos vecinos del dicho Luscando. En 1850, este lugar se componía de tres vecinos, diez almas, y su parroquia de San Vicente era aneja de la de Alaiza (1), pero ya a finales del mismo siglo XIX, don Federico Baraibar nos dice: “Luzcando fue, no es; y a pesar del antiguo auge que da a entender la tradición de que en él funcionaban simultáneamente siete escribanos, estaba abandonada cuando lo visitamos en 19 de septiembre de 1894” (8 —año 1894— Tomo XXXI, pág. 219), describiendo a continuación las varias lápidas romanas que se encontraban en las paredes de la iglesia y casa rural y que hoy se guardan en nuestro Museo vitoriano.
En 1930 todavía podían verse las ruinas de su templo románico, y por entonces un vecino de Salvatierra compró sus piedras para construir un almacén, resultando infructuosos los esfuerzos que entonces hicimos a fin de poder conservar la puerta románica y nuevas lápidas que aparecieron en el derribo. Hoy únicamente tenemos en los Altos de Arbin, jurisdicción de Alaiza, cerca de la fuente del mismo nombre, la pila bautismal procedente de Luzcando, sirviendo de abrevadero al ganado.
Liburu berean toponimo eratorri ugari daude, antzina herria zelako:
LUSCANDOABIDEA, 1635, término de Guereñu.
LUZCANBIDEA, 1567, término de Guereñu.
LUZCANDOAZABAL, 1873, término de Salvatierra.
LUZCANDOBIDEA, 1701, labrantío de Guereñu.
LUZCANDOBIDEGAINA, 1759, labrantío de Guereñu.
LUZCANDORABIDEA, 1712, labrantío de Guereñu.
Toponimoa iluna da, euskararen itxura du baina ezin da ulertu eta analizatzeko zaila da, baina duela urte batzuk Tafallan aurkitu zen aro erromatarreko inskripzio bat, THVSCANDO izena zuena. Epigrafía funeraria inédita de un área romana inédita: Tafalla y el Valle del río Cidacos (Navarra) lanean irudi batzuk daude eta baita ere izenari buruzko azterketa bat, 96. or:

Azterketa linguistikoa dago 77-78. orrialdeetan:


Antroponimoa ez da erraza analizatzen baina beharbada <h> grafiak erakutsiko luke euskarazkoa ez bazen, bere hizkerara egokitua zela.
Thurscando
antroponimotik abiatuz Luzkando toponimorako bidea ez da luzea. Hasierako bilakabideaz, Mitxelenaren El elemento latino-románico en la lengua vasca lanean aipua dago:
Hay pruebas de vasc. l- < t-, d- en voces antiguas como leka 'vaina de legumbres' < theca (S theka) y en préstamos modernos (lanjer 'peligro', lizifrina 'disciplina', etc.), donde el cambio parece condicionado por la presencia de una r interior.
Bestetik, lehenengo silabaren azkena soildu zen, eta hori normala gertatzen da euskaraz, beztu dela belztu osoaren aldaera ezaguna.
Hala izan bazen, Arabako toponimoan genuke antroponimo bat, eta Nafarroan aurkitu zen ezagutzen den lekuko bakarra, hori ere esanguratsua izan daiteke. Toponimoaren jaiotza antroponimoaren garaikoa bada, ia bi mila urteko bizitza izango zuen Arabako toponimoak.

Gongeta toponimoa

 Gongeta da Elorrioko toponimo bat, mendi bat. Bi toponimo eratorri daude, Gongetaburu aurkintza eta Gongetakolaua mendi-hobia. Gipuzkoan ere badago, Bergaran baserri bat da Gongetako solobarrena izeneko basoa ere badago.
Elorrioko toponimoaz, lekuko zaharrak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Gongueta [N, NO]
Gongueta (inquilino) (Miguel de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Gongueta (ynquilino) (Juan de) [Gastea (cofradia de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.

Gipuzkoakoaren lekukoak askoz zaharragoak dira, Gongeta baserrikoak XVI. mendean hasten direlako. Horrela, Domingo de Gongaeta 1520. urteko agiri batean dago eta hurrengo mendean Gongaeta eta Gongeta azaltzen dira. Gerora, Gongeta baino ez da agertzen, 1860. urteko Gongaeta salbuespena dela.
Lekuko jatorrenak zaharrenak izan ohi dira eta toponimo honetan ere halaxe gertatzen da, Gongaeta > Gongeta bilakaera agerikoa da eta, beraz, analisia Gongaeta aldaeratik hasiko da. Bi elementu izan ditzake, bukaeran -eta atzizkia oso arrunta toponimian eta oinarrian gonga hitza izan daiteke:
gonga.
Etim. De lat. concha.
(AN ap. A ; SP, H), gonka (R ap. A ), gunka (Chaho, H), bunka (S ap. Lrq ), onga, onka (S ap. A ), unga (BN-baig ap. A ; Dv, H), unka (Lh (+ -kh-)) Robo (medida de capacidad).
[...]
Para la presencia de gonga en la toponimia, ya desde la Edad Media (Gongaldeco, Argonga, Argongueta), más relacionado seguramente con konka, v. ApV. Cf. konka. v. konkarka.
Gongaren esanahia ez da ongi egokitzen toponimo baterako, baina Orotariko Euskal Hiztegian beste hitz bat aipatzen dute, esabilera toponimorako ona, konka izena, hain zuzen:
1 konka.
Etim. Quizá del lat. concha (cf. REW 2112).
1. (Lar, H (V, G)).
"Cuenca, hortera de palo, konka, erratillua" Lar.
Hemeretzü kunka olho, etxerat eramaiteko. 'Dix neuf conques d'avoine' . Etch 416.

Loterian irabazteko musker bat bi buztaneki zai-artean konka txikian uduku bear da (R-uzt). "Entre salvado en pequeño depósito." A EY I 461.

2. "(B), hueco" A.
Toponimoak lekuaren ezaugarri bat nabarmena izango zuen, sakonune bat edo toponimo honetako -eta atzizkiak adieraziko lukeen bezala, sakonune multzo bat. Gaztelaniaz cuenca hitza erabili ohi da, jatorri bereko hitza litzateke, latinetik jasoa eta toponimian ohikoa.

lunes, 2 de octubre de 2023

Gometiza toponimoa

 Gometiza da Trebiñuko konderriko tontor bat. XX. mendeko lekuko bat dago, apur bat ezberdina, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

GOMECHIZA, pico de los montes de Vitoria.
Lekuko gehiago beharrezkoak dira, baina azkena izan daiteke Gometizaren aldaera bat, horzkaria sabaikaritu dela.
Toponimoan antroponimo bat dago, emakumezkoa gainera, Gometiza. Erdi Aroan erabilia izan zen eta Errioxako agiri zaharretan agertzen da behin baino geniagotan. Horrela, Documentación medieval del monasterio de Valvanera liburuan badira izen hori duten emakume batzuek, 194. agirian 1103. urtean domna Gometiza dago, baita ere hurrengo bi agirietan, 1107. urtekoak biak.
Beste toponimo askotan bezala, antroponimo soil bat dago toponimoan, beste ezeren gehigarririk gabe.

Umagortazarra toponimoa

 Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, baino nahiko zaharra da, XVII. mende hasierakoa delako, Relación toponímica general de Galdácano lanean dago:

Umagortazarra: 1607, término y llosa en las inmediaciones de Upogana.
Toponimo honek hiru elementu ditu, artikulua zenbatu gabe. Atzean zahar izenondoa, aurrerago gorta, korta hedatuagoaren aldaera zaharra eta oinarriko hitza, antroponimo emakumezko bat da, Um(m)a, Umaran toponimoan ere dagoena. Azken toponimo honen sarreran badira antroponimo honekiko informazioa, lekuko zaharren bat eta bere jatorriari buruzko oharrak.