Txomilikon izenaren lekuko bakarra ezagutzen da, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jasoa:
Chomilicon [N, NO]Lekuko bakarra bada ere, azalbidea izan dezake, nahiz eta ziurtasun erabatekorik ezin izan. Izenaren oinarrian Txomin antroponimoa dago, Txomin toponimoaren oinarria dena. Txomin da Domingo antroponimoaren hipokoristiko bat eta Txomin izenak berak hipokoristiko sortzailea izan zen, Txomingo antroponimoa bezala. Txomilikon izenean atzizki bat baino gehiago badira, -ico eta -on. Beraz, *Txominicon sortuko zen, baina ondoren sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta bat aldatu zen, alboko bihurtuz. Horrela jaio zen Txomilikon izena, ziurrenik izengoitia izango zena.
Chomilicon (Antonio de) [Nuestra Señora de la Guerra hasta San_Juan (portal de)], Bermeo, a.1796, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario