Gometiza da Trebiñuko konderriko tontor bat. XX. mendeko lekuko bat dago, apur bat ezberdina, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
GOMECHIZA, pico de los montes de Vitoria.Lekuko gehiago beharrezkoak dira, baina azkena izan daiteke Gometizaren aldaera bat, horzkaria sabaikaritu dela.
Toponimoan antroponimo bat dago, emakumezkoa gainera, Gometiza. Erdi Aroan erabilia izan zen eta Errioxako agiri zaharretan agertzen da behin baino geniagotan. Horrela, Documentación medieval del monasterio de Valvanera liburuan badira izen hori duten emakume batzuek, 194. agirian 1103. urtean domna Gometiza dago, baita ere hurrengo bi agirietan, 1107. urtekoak biak.
Beste toponimo askotan bezala, antroponimo soil bat dago toponimoan, beste ezeren gehigarririk gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario