viernes, 6 de octubre de 2023

Buskando toponimoa

 Buskando da Hernaniko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdean agertzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BUSKANDO (prop.) Anziola, Hernani
Donostiako toponimia izeneko lanean agertzen da baina bere lekukotza XIX. mendean baino ez da hasten:
*BUSKANDO: Buscando (1841, casa, D.U.A-B-10-II-362-2), Buscando (1860, D.U.A.-D-9-II-1960-5), Buscando (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Buscándo, ó Luscándo (71) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Buscando (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Buscando (1939, Deposito de Aguas, A.I., 21); Buskando (1989, D.U.T.B.). 64-6-7, M. I-2.
Zaharragoa da Lope de Isastiren lekukoa, 1625. urte ingurukoa, bere Compendio historial de Guipuzcoa liburuan aipatzen du, izena apur bat aldaturik, Hernaniko etxeen artean, Luscando.
Lekuko honek lotzen ditu Buskando eta Luzkando toponimoak, azkena Arabakoa eta bere jatorria Thurscando antroponimoan izan liteke.
Lekuko zahar gehiago beharrezkoak dira eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk ditu XVI. mendetik aurrera:

Hasierakoak Arabakoak dira baina urte gutxira laster agertzen hasten dira Donostian bertan:

Lekuko hauek erakusten dute Gipuzkoako toponimoa zaharra dela, beharbada Arabatik zetorren deitura zuen bat Donostialdean finkatu zen eta hortik toponimoa jaio zen, baina zaharragoa ere izan daiteke. Baina arazo bat dago Buskando aldaerarekin, nekez azal daiteke Luzkandotik, baina erraza litzateke abiaburua Thurscando balitz. Luzkando izenean t- > l- gertatu zen, bilakaera ezaguna baina baina ez oso ohikoa. Buskando izena erraz azaltzen du disimilazio baten ondorengoa bada, t-d > (d-d >) b-d, tarteko urratsa gerta liteke baina lekukorik ez du.
Laburtuz, toponimoaren jatorria Thurscando antroponimoan dago eta lotura dago Arabako Luzkando toponimoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario