lunes, 9 de junio de 2025

Sarrinko, Sarrinkoa toponimoak

 Sarrinko da Arabako Donemiliagako aurkintza bat. Gasteizen Sarrinko izeneko aurkintza dago eta baita ere Sarrinkoa, bi aldiz. Azkenik, Sarrinkoa aurkintza dago Zigoitian; guztira, bost toponimo dira Sarrinko edo Sarrinkoa izena dutenak, azkena -a, jakina, artikulua da. 
Toponimoen lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:

SARRINCO, labrantíos en Arechavaleta y Zuazo.
SARRINCOA, labrantíos en Zuazo, Ascarza, Arróyabe y Gámiz.
SARRINCOBIDEA, 1797, término de Lubiano.
SARRINCOETA, 1635, labrantío en Durana. 1695, heredad de Mendibil.
SARRIONCOOSTEA, 1625, labrantío de Zuazo San Millán.
SARRINCOSTEA, 1719, el anterior.
Beraz, XVII. mendetik lekuko ugari daude, zaharrenak lau mende bete ditu aurten, baina gaizki idatzia.
Arabako toponimo hauek homofono bat izan zuten Errioxan, Sarrinko toponimoa, 945. urtekoa. Gainera, lekuko guztiak inguru berean daude, aspaldiko euskararen sartaldean, Araban zein Errioxan.
Toponimoetan, antza, sarri hitza dago eta -nko atzizki txikigarria. Beharbada inguru horretan hitza lexikalizatu zen, bestela zaila litzateke azaltzea hainbeste Sarrinkoren ugaritasuna eremu horietan.

viernes, 6 de junio de 2025

Nafardo toponimoa

 Nafardo da Dimako baso bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da: napardobaso (1986). Egungo lekukoetan toponimoak /f/ du, ez /p/. Toponimoan hitz bat izango genuke,beharbada izengotia, *nabardo, nabar adjektiboa eta ondoren -do atzizkia, egun ez da erabiltzen baina garai zaharretan bizitasuna izan zuen, batez ere sartaldean, Gorordo eta Zabaldo toponimoetan *gogordo eta *zabaldo izango genituzkeen bezala.

Okobio toponimoak

 Okobio da Gipuzkoako udalerri batzuetan dagoen toponimoa. Belauntzan eta Ibarran industrialdea da, Zaldibian baserria eta Belauntzan auzunea. Zaldibiko baserriaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

OKOBIO (2 viv.) (prop.)
Nafarroan ere ez da ezezaguna Okobio, Errazkingo aurkintza bat delako. Lekuko zaharrena XVIII. mendearen bukaerakoa da eta geroztik ez da batere aldatu:
ocobio (1699)
ocobio (1893)
okobio (1997)
Toponimoa iluna da eta ez zaio, antza, elementu ezagunik aurkitzen euskaratik eta beharbada irtenbidea kanpoko onomastikan aurki dakioke. Galiziako Erdi Aroko antroponimian homonimoak izan daitezkeen bi izen daude Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s.v. Ocobius:
Ocobius [M, NOM]
Prenome de dificil identificación. Cf Eugubio, Iguvio, top. «Do lat. Iguvium, cidade da Úmbria, hoje Gubbio» MachadoDicOnom. Formas semellantes na onomástica lat. son Covius SchulzeLatNP 155, 168 e Oconius SchulzeLatNP 431. Non debe ter relación con Oggobiz, patronímico do vasco Ochoa [MichelenaApellidos 511], con -gg- para o /c/ e /b/ para desface-lo hiato MzPidal Orígenes 8.2, 60. Posiblemente sexa a mesma forma có top. port. Ogobi (Pendorada) a. 1090 CortesâoOnonilvted.
Ocobius 10.920 TSobrado I 100
Ogouius 10.931 TSobrado I 108
Izen antzeko bat dago penintsula iberikoaren beste aldean, Katalunian. Repertori d'antroponims catalans I liburuan bada antroponimo bat ia homofonoa, Okibio irakurtzen bada, behintzat:
Ochibio 1          0,0025
Ochibio
996, PIR, 02, T, — (Ochibio)
Interpretazioa zuzena bada, oztopo bat gehiago geratuko litzateke, erdiko silabaren bokala. Horretaz gain lekuko bakarra izanik, ziurtasuna askoz txikiagoa da. Galiziakoak, aldiz, bi dira eta nabarmen antzekoak Euskal Herriko toponimoekin eta horrek esan nahiko luke Erdi Aroan izan zela Okobio antroponimo bat, lekuko gutxi batzuk utzi zituena, batzuk antroponimikoak, zerrendatutakoak eta beste batzuk toponimikoak, Gipuzkoan eta Nafarroan.

miércoles, 4 de junio de 2025

Nafarroa toponimoa

 Egun, Nafarroa zentroa da Zornotzako egoitza baten izena. Toponimoa lehenagokoa da, XVIII. mendearen erdialdeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Nafarroa [N, TO]
Nafarroa (el molino de) [Dudea (cofradia de)], Echano, a.1745, FogVizcayaMs.
Nafarroa (la caseria de) [Dudea (cofradia de)], Echano, a.1745, FogVizcayaMs.
Nafarroa (la cassa de Jauregui_Barria_de_Yuso llamado), Echano, a.1704, FogVizcayaMs.
Nafarroa (la taberna de) [Dudea (cofradia de)], Echano, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoa zaharra eta eta erresuma zaharraren izena gorde da, beharbada lehenengo jabea hangoa zelako edo izengoiti hori jaso zuelako. Edonola ere, izen zaharrak iraun du Bizkaiko udalerri horretan.

Anekone toponimoa

 Anekone da Elduaingo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

ANEKONEA (col.) Elduain
Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta, oinarrian, antroponimo bat izan ohi da eta horrek Eneko gogorarazten du, Enekogorta toponimoan dagoena, beste askoren artean. Baina oztopo bat dago, hasierako bokala. Zoritxarrez ez dugu lekuko zaharrik eta ezin jakin inoiz *Enekonea izan den edo egungo izena eta ezagutzen zaion bakarra noizkoa den. Beraz, aurkezten dugun lotura ez da batere ziurra, izan ere, bokal aldaketa horrek ez du inolako azalpenik eta horregatik etimologia, datu gehiago jakin gabe, zalantzazkoa litzateke.

lunes, 2 de junio de 2025

Narbarrena toponimoa

 Narbarrena da Azpeitiko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira, egungoaren berdinak. Aipatutako lekukoetan ikusten den bezala, basoa izan zen. Toponimo honetako etimologiarako interesgarria da zehaztea zeri egiten dion erreferentzia, eraikin bat izateak etimologia ezberdina eska lezakeelako.
Toponimoa hiru elementuz osaturik dago, azkena artikulua eta aurrerago, barren hitza, 'beheko' esanahia duena. Oinarriako nar- izan daiteke lahar hitzaren aldaera bat, Gipuzkoan ezezaguna ez zena. Hala ere, lar askoz hedatuagoa zen Gipuzkoako idazleetan.
Toponimoa aspaldiko eraikin batena bazen, etimologia ezberdina aurkez liteke, esaterako, Nabar antroponimoa eta -(r)en eta artikulua. Lehenik *Nabarrena sortuko zen eta gero, Narbarrena, dardarkariaren duplikazioaz. Horrela azaldu zuen Mitxelena Narbarte toponimoa, *Nabarte lekukotu gabeko batetik. Hala ere, eraikinen aipurik ez dago eta, lekuko zaharragorik agertzen ez bada, proposatutako lehen etimologia lehenestekoa litzateke, nahiz eta ziurra ez izan.

Narkue toponimoa

Narkue da Lanako kontzeju bat, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazio ugari da Narkue toponimoaz, Erdi Aroko lekuko zaharrak erakutsiz:

narcue (1001-1100-...)
sancho narcuequo (1350)
narcue (1350)
Toponimoaren bi aipu etimologiko daude, lehena da Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Significado desconocido. Comentario lingüístico: A pesar de las apariencias, y a la vista de la documentación, no da la impresión de que el diptongo tenga un origen románico. Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducción de este género es: 'lugar llano'. A. Campión pensó en vasco lahar 'zarza.
[...]
Bestea eta azkena dago P. Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanean:
Nombres con el sufijo locativo -un, -(g)ue [...] No sabemos si este sufijo está en Narkue (cf. nar 'lahar', pero esperaríamos si no la forma plena nahar, sí al menos naar; vide Leartza cf., además Nazar, no muy lejos del anterior, para el que, puesto a hacerlo, se podría proponer tal vez una base *narzar)...
Hitz bat aipatua izan da nahar, lahar hedatuagoaren aldaera, baina Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreraren arabera, Nafarroa Garaian lar erabilia zen:
Tr. La forma mejor documentada es lar, que la emplean los autores alto-navarros y la mayoría de los guipuzcanos y vizcaínos. Lahar es la forma propia de la tradición septentrional no suletina; emplean laar los vizcaínos Moguel, J.J. Moguel, fray Bartolomé Erkiaga (hay un ej. de laar, junto a sasi-lar, en BatB 38s) y Gerrikagoitia. En cuanto a las formas con nasal inicial, nahar se atestigua en suletino y en Lopez; naar en los Refranes de Garibay y un ej. de Zaitegi (Plat 20 otso-naar); hay nar en Arrese Beitia, en un ej. de EG (1952 (7-8), 7) y en Ibiñagabeitia (junto a naar). Hay además un ej. de larra indet. en Astarloa. 
Beraz, hitzaren banaketa geografikoa oztopo nabarmena da eta beharbada toponimoaren etimologia bestelakoa izan daiteke. Bukaerako gune hitza ia ziurra da baina oinarrikoa zalantzazkoa da eta sarrera honetan *Nabarko izengoitia edo antroponimoa proposatuko dugu. Alde fonetikotik ez da oztopo handirik, hori bai, oso laburketa goiztiarra jasango zuen. Nabarkoneko borda toponimoan ere *Nabarko dugu eta hasierako Nabarkorenaz gain, Narkorena ere agertzen da, baina toponimo honen lekukoak askoz berantiarragoak dira, XVIII. mende hasieran lekukoak agertzen hasten dira. Hala ere, erraza da bokal arteko herskari ahostunaren galera, batzuetan oso goiz gertatua, cf. Sorauren toponimoa.