Okobio da Gipuzkoako udalerri batzuetan dagoen toponimoa. Belauntzan eta Ibarran industrialdea da, Zaldibian baserria eta Belauntzan auzunea. Zaldibiko baserriaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
OKOBIO (2 viv.) (prop.)Nafarroan ere ez da ezezaguna Okobio, Errazkingo aurkintza bat delako. Lekuko zaharrena XVIII. mendearen bukaerakoa da eta geroztik ez da batere aldatu:
ocobio (1699)Toponimoa iluna da eta ez zaio, antza, elementu ezagunik aurkitzen euskaratik eta beharbada irtenbidea kanpoko onomastikan aurki dakioke. Galiziako Erdi Aroko antroponimian homonimoak izan daitezkeen bi izen daude Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s.v. Ocobius:
ocobio (1893)
okobio (1997)
Ocobius [M, NOM]Izen antzeko bat dago penintsula iberikoaren beste aldean, Katalunian. Repertori d'antroponims catalans I liburuan bada antroponimo bat ia homofonoa, Okibio irakurtzen bada, behintzat:
Prenome de dificil identificación. Cf Eugubio, Iguvio, top. «Do lat. Iguvium, cidade da Úmbria, hoje Gubbio» MachadoDicOnom. Formas semellantes na onomástica lat. son Covius SchulzeLatNP 155, 168 e Oconius SchulzeLatNP 431. Non debe ter relación con Oggobiz, patronímico do vasco Ochoa [MichelenaApellidos 511], con -gg- para o /c/ e /b/ para desface-lo hiato MzPidal Orígenes 8.2, 60. Posiblemente sexa a mesma forma có top. port. Ogobi (Pendorada) a. 1090 CortesâoOnonilvted.
Ocobius 10.920 TSobrado I 100
Ogouius 10.931 TSobrado I 108
Ochibio 1 0,0025Interpretazioa zuzena bada, oztopo bat gehiago geratuko litzateke, erdiko silabaren bokala. Horretaz gain lekuko bakarra izanik, ziurtasuna askoz txikiagoa da. Galiziakoak, aldiz, bi dira eta nabarmen antzekoak Euskal Herriko toponimoekin eta horrek esan nahiko luke Erdi Aroan izan zela Okobio antroponimo bat, lekuko gutxi batzuk utzi zituena, batzuk antroponimikoak, zerrendatutakoak eta beste batzuk toponimikoak, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Ochibio
996, PIR, 02, T, — (Ochibio)
No hay comentarios:
Publicar un comentario