Narbarrena da Azpeitiko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira, egungoaren berdinak. Aipatutako lekukoetan ikusten den bezala, basoa izan zen. Toponimo honetako etimologiarako interesgarria da zehaztea zeri egiten dion erreferentzia, eraikin bat izateak etimologia ezberdina eska lezakeelako.
Toponimoa hiru elementuz osaturik dago, azkena artikulua eta aurrerago, barren hitza, 'beheko' esanahia duena. Oinarriako nar- izan daiteke lahar hitzaren aldaera bat, Gipuzkoan ezezaguna ez zena. Hala ere, lar askoz hedatuagoa zen Gipuzkoako idazleetan.
Toponimoa aspaldiko eraikin batena bazen, etimologia ezberdina aurkez liteke, esaterako, Nabar antroponimoa eta -(r)en eta artikulua. Lehenik *Nabarrena sortuko zen eta gero, Narbarrena, dardarkariaren duplikazioaz. Horrela azaldu zuen Mitxelena Narbarte toponimoa, *Nabarte lekukotu gabeko batetik. Hala ere, eraikinen aipurik ez dago eta, lekuko zaharragorik agertzen ez bada, proposatutako lehen etimologia lehenestekoa litzateke, nahiz eta ziurra ez izan.
lunes, 2 de junio de 2025
Narbarrena toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario