Anekone da Elduaingo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ANEKONEA (col.) ElduainToponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta, oinarrian, antroponimo bat izan ohi da eta horrek Eneko gogorarazten du, Enekogorta toponimoan dagoena, beste askoren artean. Baina oztopo bat dago, hasierako bokala. Zoritxarrez ez dugu lekuko zaharrik eta ezin jakin inoiz *Enekonea izan den edo egungo izena eta ezagutzen zaion bakarra noizkoa den. Beraz, aurkezten dugun lotura ez da batere ziurra, izan ere, bokal aldaketa horrek ez du inolako azalpenik eta horregatik etimologia, datu gehiago jakin gabe, zalantzazkoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario