Arlaban da Bizkaiko herri batzuetan dagoen toponimoa, horrela, Arlaban da Nabarnizko hegala, mazela; Berrizen erreka; Muxikan eta Zornotzan basoa. Arlabana da Amoroto eta Gizaburuaga herrien tontorra. Azkenik, Foruan Arlabantxu izeneko basoa dago.
Toponimo hauetan ar- 'harri' dago eta laban, labain orokorragoaren sartaldeko aldaera, Arabako Bailaban eta Bailabana toponimoetan dagoen aldaera bera.
2026(e)ko apirilaren 9(a), osteguna
Arlaban toponimoak
2026(e)ko apirilaren 7(a), asteartea
Irristil toponimoak
Irristil hitza da Ataungo zortzi toponimoren oinarria:
IrristillaIrristil hitza ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina lotura izan daiteke irrist hitzarekin, onomatopeiatzat har dezakeguna. Horregatik, eskura dezakegu informazioa toponimoen biltzaileak ematen duena da, horrela, jakin dezakegu Ataunen hitza ezaguna zela eta XVIII. mendearen hasieratik toponimo bat sortua zela, Irristilla (1721). Ondorioz, toponimoaren interpretazioa zuzena bada, hitza ezaguna izan da gutxienez azken hirurehun urteetan.
Irristille: (= el resbaladero).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Loibe
Erreferentzia: 10. karp. 148. zk. 4484 erreg.
Irristillaundia
Irristil aundie: (= el resbaladero grande).
Izaera: haitza
Kokalekua: Aia
Erreferentzia: 14. karp. 486. zk. 6517 erreg.
Irristille
Narrabidea o Irristille: (= el camino de arrastre en narra). (= el resbaladero). 1721 “hacia Irristilla junto a la calera vieja.
Izaera: bidea
Kokalekua: Elbarren
Erreferentzia: 06. karp. 591. zk. 2958 erreg.
Irristilleko minea
Irristilleko minea: (= la mina del camino resbaladero).
Izaera: mina
Kokalekua: Urrestarasu zearra
Erreferentzia: 11. karp. 592. zk. 5137 erreg.
Irristilleta
Urkillaako salta lekue o Irristilleta: (= el sitio de salto de Urkillaga). (= el resbaladero). En la bajada de la senda o resbaladero hay armallaak o peldaños de peñascos.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Aia
Erreferentzia: 14. karp. 402. zk. 6428 erreg.
Irristilltxikia
Irristil txikie: (= el pequeño resbaladero).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Aia
Erreferentzia: 14. karp. 485. zk. 6516 erreg.
Irristiltxikia
Irristil txikie: (= el pequeño resbaladero).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Aia
Erreferentzia: 14. karp. 480. zk. 6511 erreg.
Irristilzabala
Irristil zabala: (= el resbaladero ancho).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Urrestarasu zearra
Erreferentzia: 11. karp. 558. zk. 5099 erreg.
2026(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena
Urtzan toponimoa
Urtzan da Irungo gain baten izena. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaeraraino eramaten gaituzte: Urzan (1992), Urtzan (1993)... Irungo toponimia web gunean informazio osagarria dago:
Lekukoek erakusten dute izen bera zegoela duela bost mende; beraz, azterketa izen horretatik hasiko da. Toponimoan hiru elementu aurki ditzakegu, oinarrian ur, ondoren -tza atzizkia eta azkenik, haran izena. Laburketa gertatuko zen azken elementuarekin, Lizarlan toponimoan izan zen bezala. Esan gabe doa esanahi ez da erraz lotzen mendi batekin, baina irudika dezakegu garai batean beheko aldea izendatzeko erabiltzen zutela eta, mendeen joatearekin, ondoan zegoen gainak ere izen hori hartu zuen. Jakina, lekuko zaharragoak agertuz gero, etimologia hau berrikusi beharko litzateke, egungo lekukotzarekin oztopo fonetikorik ez dago, hala ere, bere ziurtasun maila ez da handia, beharbada inguruko ezaugarriek aztarrena eman dezakete etimologiaren zuzentasuna epaitzeko.2026(e)ko martxoaren 30(a), astelehena
Enbokadi toponimoa
Enbokadi da Ataungo toponimo baten oinarria:
Enbokadisoroko zelaiaAtaungo toponimia sailaren biltzaileak ez zuen analisi etimologikorik eman eta horrek adieraz dezake harentzat toponimoaren elementuak ezezagunak zirela. Etimologia emateko, alde batera utziko ditugu ezagunak diren elementuak, soro eta zelai eta arreta emango diogu toponimoaren oinarriari, enbokadi- toponimoaren zatiari.
Embokadi sooko zelaye: (= la planicie de la heredad de Embokadi). 1816, estercolar en “Embocadi soro”. Según tradición en dicho sitio existio un redil llamado Gurutzagako illorra, propiedad de la casa Guruzeaga.
Izaera: zelaia
Kokalekua: Bedamburu
Erreferentzia: 08. karp. 009. zk. 3304 erreg.
Analisia atzetik aurrera eginez, bukaeran -di atzizkia dugu eta aurrerako beste bat, -ka txikigarria, -ko atzizkiaren aldaeratzat har daitekeena, Larraka toponimoan dagoen bera. Aurreneko zatia geratzen da, enbo- ezezaguna, baina enbor hitza bada eta bilakaera bat da dardarkari bukaeran duten hitz batzuetan fonema hori galtzen dela, horrela gertatzen da hamabi, hamahiru zenbakiekin, hamar eta bi, hiru egitura dutela. Beraz, Enbokadiren egitura litzateke enbo- 'enbor' + -ka + -di. Garai batean *enboka hitza izan zitekeen enbor txikidun landare bat izendatzeko eta haren eremu bat *enbokadi izenarekin ezagutuko zuten. Hitz horiek, beharbada, Ataun ingurukoak baino ez ziren eta gero galdu ziren eta geratu den azken aztarrena toponimo hau da, XIX. mende hasierakoa.
2026(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena
Bakiola toponimoa
Bakiola da Arrankudiaga-Zolloko auzo bat. Bakiolazarra izeneko auzoa ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVI. mendearen bukaerakoa da, Baquiola (1576). Hurrengo mendeetako lekuko ugarietan izen bera agertzen da. Egoera bera dago XVIII. mendeko Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mende hasieratik lekukoak daude:Baina Bakeola ere agertzen da inguru horren deitura bezala:Beraz, bi izen ditugu, biak garaikideak, Bakeola eta Bakiola. Bietan bigarren elementua argia da, ola izena, baina aurrekoa ezberdina da, batean izan liteke bake izena eta bestean Bakio herri izenarekin lotura bilatu beharko genuke. Azken toponimo honen etimologiaz aipu laburra dago Alfonso Irigoienen Las lenguas de los vizcainos lanean:Baquiola [N, TO]
Baquiola (barrio de), Arrancudiaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Baquiola (la casa de) [Baquiola (barrio de)], Arrancudiaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Baquiola (la torre de) [Olalde (barrio de)], Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Vaquiola (la caseria de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Vaquiola (la torre vieja de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Baquiola_Uieja (la torre de) [Olalde (barrio de)], Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Baquiola_Zarra (la casa de) [Baquiola (barrio de)], Arrancudiaga, a.1796,
FogVizcayaMs.
Baquiola [N, NO]
Baquiola (ynquilino) (M(a)r(ti)n de) [Gutialo (varrio de)], Zaratamo, a.1704, FogVizcayaMs.
Baquiola escribano (Juan Sierra de), Miraballes, a.1704, FogVizcayaMs.
Baquiola escribano (Juan de Sierra), Ceberio, a.1798, FogVizcayaMs.
Bakio se registra como Bachio en § 15 [Bachio, 1093, CSM, 281], del antropónimo latino Baccius, cfr. CIL, XI, 2620, Schulze, p. 423. Existe además con suf. -ano la cofradía de Baquijano en Yurreta, cfr. Fog. de 1704, pop. Baki[dž]a.Bilakabidea alde bietatik gerta zitekeen, Bakeola > Bakiola ala Bakiola > Bakeola. Beharbada lehena zailagoa litzateke XVI. menderako izatea eta bestearen kasuan, herri etimologiak ongi azalduko luke aldaketa, bake hitza ezaguna delako. Bi aukeretatik bakarra onartzeko beharrezkoa litzateke lekuko zaharragoak izatea, XVI. mendekoak edo aurrekoetakoak.
2026(e)ko martxoaren 23(a), astelehena
Barbaran toponimoa
Barbaran da Amurrioko erreka-zuloa, sakana. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, egun dagoen bezala, analiza daiteke. Lehenagoko aldaketak izan badira, ziurrenik etimologia aldatu beharko litzateke, osorik edo zatiz.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Barba antroponimoa eta bukaeran haran izena. Toponimoaren kokapena bat dator emandako etimologiarekin, behintzat, azken elementua, haran, beheko lekuetan izan ohi dela, sakanetan, esaterako.
Antroponimoa ez da ezezaguna euskal lurretan eta toponimo eratorriak ere badira, hemen aztertutako Barbaena eta Barbasagasti toponimoak bezala.
Hala ere, ezin da baztertu oinarrian Barbara emakumezko aldaera izatea, Barbara + haran? Orduan haplologia gertatuko zen, antroponimoaren azken silaba eta haran izenaren hasiera elkartzean batuko ziren. Antroponimo horrek aztarrena utzi du euskal toponimian, Barbaraetxe toponimoan esaterako. Antroponimo honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukotza handia da:
2026(e)ko martxoaren 20(a), ostirala
Akeuri toponimoa
Akeuri da Zeanuriko toponimo bat, baserria eta dorretxea izendatzeko. Gainera, Akeurizarra izeneko baserria ere bada. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Aqueuri [N, TO]Lekuko zaharrenak, XVII. mendearen hasierakoak, daude Dokuklik web-gunean, deitura bihurturik, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztiak familia berekoak dira:Toponimoak, beraz, gutxienez 400 urte iraun du aldaketarik gabe eta bi elementu ditu, bukaerakoa argia da, huri izena delako. Hasierakoa zailagoa da, ake- hori ezezaguna da, baina beharbada aldaketa zahar baten ondorengoa da, euskal hitz zahar batzuetan bukaerako dardarkaria galdu ohi da, adibidez, ezagunak da hamar zenbaki izenarekin sortutako hamabi, hamahiru... Bilakabide hori toponimo honetan gertatu bada, egitura litzateke ake- 'aker' + huri. Gogoan hartzekoa da Bizkaiko beste toponimo bat, aipatutako liburuan lekuko batzuk dituena, Akesolo:
Aqueuri (el molino de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aqueuri (el molino de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Aqueuri (la casa de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Aqueuri (la torre de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aqueuri_Torre (la casa de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Aqueuri_Zarra (la casa de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aquesolo [N, TO]Dirudienez, honetarako eman ohi den azalpena da, aker + solo, beraz, bilakabide bera hitz berarekin genuke Bizkaian. Dena den, bitxia da aker + huri bezalako elkarketa, normalean PI + huri egitura izan ohi delako, Otxanduri toponimoan bezala. Aker izan liteke baten izengoitia? Dena den, ez da ahaztekoa lurralde berean dagoen Basauri herri izena.
Aquesolo (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Aquesolo (la casa de) [Oba_de_Abajo (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Aquesolo (la cassa de) [Oar (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
