lunes, 29 de diciembre de 2025

Jakuenea toponimoa

 Jakuenea zen Errenteriako toponimo bat, lekuko bakar batez ezaguna:

1724     Jacuenea
Lekuko honekin nahikoa da etimologia emateko, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa, apur bat aldatua, eta oinarrian antroponimo bat, Jakue. Blog honetan aztertutako Jakutegi toponimoan antroponimo bera dago, bere azken bokala galdutakoa.
Errenteriako toponimo honek lekuko gehiago ematen dio antroponimo honen corpusari, bere aspaldiko inportantziaz ideia osoagoa izateko.

Fuenteburzana toponimoa

 Fuenteburzana da Orradreko aurkintza bat, Nafarroan. Erromantzez sortutako toponimo honek bi elementu ditu, hasierakoa fuente 'iturri' da oso argia, baina ez bukaerakoa. Zorionez, lekuko ez oso zaharrek argia ematen dute:

fuente jordana (1898)
fuente jurdana (1898)
fuente furdana (1915)
burjana, fuente (1915)
[...]
fuenteburzana (1995)
Dirudienez, toponimoa nahiko ongi gorde zuten XIX. mendearen bukaerara arte, baina geroko lekukoetan aldaera ugari agertzen dira. Badirudi bokal baten aldaketa izan zen ondorengoen suspertzaile. Hala ere, lekuko zaharrenengatik nabarmena da beste elementu hori, Jordana antroponimoa. Euskal lurretan /u/ bokalismoko aldaerak indarra izan zuten, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan ikus daitekeenez:
356. —Jurdana n. pr. (Jurdana de Sant Esteuen, Pamplona, 1350): Jurdanarena; Churdandegui, Churdanegui.

viernes, 26 de diciembre de 2025

Kristobala toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra jaso da, XIX. mendearen erdialdekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

CRISTOBALA, 1849, término de Cicujano.
Toponimoan ziurra da Kristobal, baina bukaerako bokalak bi azalbide izan ditzake, izan liteke euskarazko artikulua, ezaguna da Arabako toponimian artikuluaren eransketa, cf. Amatea toponimoa, Amata + -a bada. Beste azalbide bat dago, Kristobala antroponimo emakumezkoa izatea, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bi lekuko agertu dira, biak Arabakoak:

Bi emakume ditugu, biak herri hurbilekoak dira eta horrek adieraz lezake tradizio moduko bat izan zitekeela. Beraz, toponimiara igarotzea ez litzateke harrigarria, nahiz eta Kristobalak erabilera urria izan.

Kristobaletxea toponimoa

 Kristobaletxea da Errigoitiko baserri bat. XX. mende bukaerako lekuko bat dago, egungoa bezalatsukoa. Toponimoan aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, egitura oso argia du, bukaeran artikulua, aurrerago etxe izen arrunta eta oinarrian Kristobal antroponimoa, honetaz informazio gehiago dago Kostobal toponimoaren sarreran.

lunes, 22 de diciembre de 2025

Kristobaldegi toponimoa

 Kristobaldegi da Donostiako bi baserriren izena, bat desagertua. Lekuko gehiago eta bat nahiko zaharra daude Donostiako toponimia bilketa lanean:

KRISTOBALDEGI: Cristobaldegui (1627, manzanales y lagar llamados, T.M., 453 orr.), Cristobaldegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Cristobaldegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Cristobáldegui, y su capilla (40) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Cristobaldegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Cristobaldegui (1900, casa de campo, S.S.XIX, 47 orr.); Kristobaldegi, Kristobaldei (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, m.
Toponimoa ez da aldatu azken 400 urteetan eta mende hauetan izena gorde du, analizatzeko zaila ez dena. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, alboko baten ondoren egoteagatik hasierako herskaria ahostundu dela. Oinarrian antroponimo bat dago, Kristobal, Kostobal toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.

Kristobalena toponimoa

 Kristobalena da Erandioko baserri bat, baita ere Bermeoko baserri bat. Azkenik, Kristobalenea da Legazpiko etxe bat.
Erandioko baserriaren lekuko zaharrenak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Cristobalena [N, TO]
Christobalena (la casa de), Erandio, a.1704, FogVizcayaMs.
Christobalena (la caseria de) [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.


Cristobalena [N, NO]
Christobalena (M(a)r(ti)n de) [Christobalena (la caseria de)] [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Hondarribian ere izan zen Kristobalena baserria, horrela agertzen da XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batean, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
AITONAUNDIA (KRISTOBALENA) (transf. en casa de campo) Akartegi ballara, Hondarribia
Hondarribiko toponimia liburuan ere agertzen da, eta aurreko iturrian aipatu bezala, izen nagusia Aitonandi da baina 1986. urtean izen bikoitza du, 57. or.:
Aitonaundia (Kristobalena) Ond. (152. or.)
Toponimoen analisiak ez du zailtasunik, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian Kristobal antroponimoa, Kostobal toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.

viernes, 19 de diciembre de 2025

Kostobal toponimoa

 Kostobal izan zen Arrasateko baserri bat, egun desagertua baina bere aipamena duela hamarkada batzuk bizirik zegoen, XX. mendeko bigarren erdialdean, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan aipatua:

KOSTOBAL (col.) Mietz erreka auzoa (Barrio de veneras), Arrasate
Arrasateko toponimia liburuan lekuko zaharragoak daude, XVII. mendetik hasi eta XX. mendearen arte, 232. or.:

Toponimoaren etimologia emateko ezinbestekoa da A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuko aipua, 81.-82. or.: 
Oin-oharrean adierazten digute Kostobal aldaera ere bazela Kristobal ezagunagoaren aldaera, euskal eta erdal izenen artekotzat hartu ahal dela.