Fuenteburzana da Orradreko aurkintza bat, Nafarroan. Erromantzez sortutako toponimo honek bi elementu ditu, hasierakoa fuente 'iturri' da oso argia, baina ez bukaerakoa. Zorionez, lekuko ez oso zaharrek argia ematen dute:
fuente jordana (1898)Dirudienez, toponimoa nahiko ongi gorde zuten XIX. mendearen bukaerara arte, baina geroko lekukoetan aldaera ugari agertzen dira. Badirudi bokal baten aldaketa izan zen ondorengoen suspertzaile. Hala ere, lekuko zaharrenengatik nabarmena da beste elementu hori, Jordana antroponimoa. Euskal lurretan /u/ bokalismoko aldaerak indarra izan zuten, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan ikus daitekeenez:
fuente jurdana (1898)
fuente furdana (1915)
burjana, fuente (1915)
[...]
fuenteburzana (1995)
356. —Jurdana n. pr. (Jurdana de Sant Esteuen, Pamplona, 1350): Jurdanarena; Churdandegui, Churdanegui.
No hay comentarios:
Publicar un comentario