Jakuenea zen Errenteriako toponimo bat, lekuko bakar batez ezaguna:
1724 JacueneaLekuko honekin nahikoa da etimologia emateko, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa, apur bat aldatua, eta oinarrian antroponimo bat, Jakue. Blog honetan aztertutako Jakutegi toponimoan antroponimo bera dago, bere azken bokala galdutakoa.
Errenteriako toponimo honek lekuko gehiago ematen dio antroponimo honen corpusari, bere aspaldiko inportantziaz ideia osoagoa izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario