Arabako toponimo honen lekuko bakarra jaso da, XIX. mendearen erdialdekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
CRISTOBALA, 1849, término de Cicujano.Toponimoan ziurra da Kristobal, baina bukaerako bokalak bi azalbide izan ditzake, izan liteke euskarazko artikulua, ezaguna da Arabako toponimian artikuluaren eransketa, cf. Amatea toponimoa, Amata + -a bada. Beste azalbide bat dago, Kristobala antroponimo emakumezkoa izatea, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bi lekuko agertu dira, biak Arabakoak:Bi emakume ditugu, biak herri hurbilekoak dira eta horrek adieraz lezake tradizio moduko bat izan zitekeela. Beraz, toponimiara igarotzea ez litzateke harrigarria, nahiz eta Kristobalak erabilera urria izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario