martes, 8 de enero de 2019

Villamenga toponimoa

Villamenga toponimoa Nafarroakoa da, Torralba del Río herrikoa. Lekukoetan diferentzia nabarmenak badira, zaharrenetik hasita: Villa Domenga (1700). Hurrengo urtekoa Villaminga zen, eta ia 200 urte geroago Villamenga eta Villamuga jaso ziren, biak 1894. urtean. Egun erabiltzen dena Villamenga da. Hiru forma dira aztertu beharrekoak, Villamuga izan ezik. Badirudi hau kakografia dela, gaizki hartutako aldaera. Beste hirurek, Villa Domenga, Villaminga eta Villamenga egitura eta jatorria oso antzekoak izango lituzteke, villa izen arrunta eta Domenga/Minga/Menga antroponimoa. Domenga izango zen aldaera jatorrena eta Minga eta Menga hipokoristikoak.
Toponimoaren lekukoen diferentziak azaldu beharra dago, argi geratzen da toponimoaren antroponimoa erabat finkatu gabea dela, baina lekuko zaharrenaren Domenga, horrela zen garai horretan edo izena idazterakoan aldaera jasoena jarri zuten? Beharbada lekuko gehiago eta zaharragoek erantzuna izango lukete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario