sábado, 5 de enero de 2019

Urteurrena

Urte oso bat joan da bloga hasi zenetik, eta guztira ehun mezu baino gehiago agertu dira. Mezu hau laburpen moduko bat izango da.
Beharbada, blog hau zer den ikusteko era onena mezu batean bada, Otxoa antroponimoaren eratorriez landutako laburpenean, guztira 31 sarrera izan ziren eratorri toponimiko zein antroponimikoak landu zirela.
Blog honetan bereziki agertu da toponimia antroponimikoa dena, hau da, antroponimo batez osatutako toponimoena. Adibidez, Wimara antroponimoan oinarrituak, Kimera eta Imira toponimoak. Illurdo antroponimoaren Illordo eta Illordu toponimoak. Zabiel antroponimoaz, Zabiel eta Zafiel toponimoak, ahaztu gabe Txabiel toponimoa, *Txabiel hipokoristikoan oinarritua, inon aurkitu gabea.
Ugariak izan dira berreraiki behar izan diren antroponimoak, gehienak hipokoristikoak, *Mitxele bezala, Mitxiliburua toponimoaren sortzailea, edo *Txendo, Txendoa eta Txendonea toponimoak sortu zituena.
Toponimia zaharra euskal hitzen gordeleku aberatsa bada, tartean zenbait hitz hemen aurkeztuak izan dira, batzuek toponimo izateko aukera gutxi omen zutenak, hala nola alokairu, altzairu, edo hedapen gutxikoak, kamio bezala.
Erakusteko asko geratzen dira, ehun sarrera hauetan badira mota askotakoak, gehienak Euskal Herrikoak, batzuk kanpokoak. Gehienak euskarazkoak, batzuk erdarazkoak. Baina guztiak onomastikakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario