martes, 26 de marzo de 2019

Makareoeskinea eta Makariozabala toponimoak

Toponimo arabar hauek Jauregi eta Uribarri-Jauregi herrien artean baziren, Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipio de San Millán-Donemiliaga (1214-1520) liburuko 73. agiria, 1515. urtean:
"1. Desde Santa Lucia asta un mojon nuebo en derecho de la yglesia de Santa Lucia, que se gocen por camino carretero que bajan de Santa Lucia abajo asta el mojon que queda puesto de nuebo en Macariozabala, la cual esta sobre el dicho camino carretero.
2. E luego en siguiente otro mojon en Macareoesquinea.
"
Bi toponimoek oinarri bera izango zuten, nahiz eta bi eratan agertu, Makario antroponimoa. Biek bi elementuz ere osaturik zeuden eskina eta zabal. Azkena blog honetan agertu izan da, *Larritizabal toponimoan bezala. Bestea, eskina 'izkina', ez da batere ohikoa toponimian, gaztelaniazko esquina 'bazterra, ertza' izenetik mailegatua.
Antroponimoa Makario litzateke, jatorri grekoa duena eta ziurrenik erlijio kristauaren bitartez zabaldua. Nahiz eta lekuko zuzenik ez utzi garai zaharretan zalantzarik ez dago izen hori ezaguna zela eta horren isla bi toponimo hauek lirateke.
Makareoeskinea toponimoak baditu hiru berezitasun, batetik Makareo aldaera, kakografia ez bada, beharbada asimilazio bokalikoaz eraginda, toponimoaren bigarren zatian beste bi /e/ izango ziren eta horrek aldaraz zezakeen lehenengo zatia. Aipagarria ere bada eskina, izkina aldaera askoz zabalduago dago, eta ziurrenik hitz honen lehenengo lekukoa litzateke, dela eskina aldaeran dela izkina hitzean ere. Azkenik, bukaerako bi bokalen disimilazioa, sartaldeko euskaran ezaguna: aa > ea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario