sábado, 16 de marzo de 2019

Latroaran toponimoa

Arabako Murua herriko izena, XVIII. mendeko lekuko bakar baten bitartez ezaguna, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburukoa:
"LATROARAN, 1717, labrantío de Murua."
Toponimoak bi zati ditu, azkena ezaguna dena, haran izena, baina lehenengoa ez. Baina blog honetako beste toponimo asko bezala, oinarrian antroponimo bat du eta kasu honetan ez da euskarazkoa, izan ere Latro latin jatorrikoa delako. Hala ageri da P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuko 209. orrialdean:
"Latro (comes Latro nomine, 1131, Goñi, 178; comes Latro, 1134-1150, ibid., 186); Ladron (el compte Ladrón [= comite Latrone, 1135, Goñi, 193]; Ladron Mochorro, Eraul, 1176-1178, Irantzu, 225; Ladron de Guebara, Segura, 1335, D.Sal., 13). Kajantok (1982 [1965]: 267, 324) ‘rapacious, thieving’ ideia adierazten duten izenekin sailkatzen du Latro, hots, Ef(f)ractor, Eripius, Raptor... eta abarrekin. Irigoienek Lapurdo, Lapurdi-rekin erlazionatzen du Latro, Latroni, Latrone eta orain herrialde izena dena Ilurdo, Ilurdi-rekin (ikus sarrera hau).
Latronis: Beila Latronis (Ladrón de Guevara-ren eta Teresa-ren semea, Omaetxebarriak [1957: 116] dioenez)."
Beraz Latro + haran > Latroaran toponimoa aspaldian sortua eta duela hiru mende bizirik zegoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario