"MARTILLUN: Martillum (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Martillun (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Martillun (69) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martíllun (54) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Martíllun (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.), Martillum (1975, casa, S.S.D., 185 orr.); Martillun (1989, D.U.T.B.). 64-7-5, m. J-3."Analisia nahiko erraza dela ematen du, Marti(e) 'Martin' + ilun. Beharbada hala da, baina ez da ohikoa PI + ilun bezalako egitura. Badago beste azalpen etimologiko bat, oztoporik ere ez duena, Martinon hipokoristikoa oinarri hartuta. Martinon antroponimotik hasi etas Martillun toponimoan bukatzeko hiru urrats baino ez dira behar: Martinon > *Martinun > Martilun > Martillun. Gogoratu beharra dago Errenterian bazela Martinun toponimoa, beraz, sudurkari disimilazio bat baino ez zen beharko: n-n > n-l. Sudurkari disimilazio baten adibidea Muliate toponimoan ere aurki liteke.
Bi azalpenak posibleak dira, batak ez du aldaketaren beharrik, besteak bai, baina aldaketak arruntak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario