sábado, 18 de mayo de 2019

Muliate toponimoa

Hondarribiko leku izen honi buruzko informazio guztia Hondarribiko toponimia liburutik hartu da, 622. or.:
"Muliate
Kontzeptua: Lekua
Iturriak:
1587: muliate E-7-I-1-15
1604: muliate E-7-II-3-15 (1. or.)
1649: muliate E-7-I-17-1 (1. or.)
1722: muliatte C-5-II-7-6
1874: Muliate Reg. 13 (40. or.)
1880: Mullate Reg. 13 (41. or.)
1945: Muliata Amil. (171. or.)
Kokagunea: 41.50.6
Oharrak: “mançanal en el terminado llamado muliate” E-7-I-1-15. E-7-II-3-15ean “terminado muliate” eta “terminado chiplau” toki bera izango balira bezala erabiltzen dituzte."
Toponimoa XVI. mendetik nahiko egonkorra izan da, bi elementuz osaturik izango zen, muli- ezezaguna eta ate izen arrunta. Etimologiak ezezaguna dena argitu behar badu, muli- horri azalpena bilatu behar dio. Beste batzuetan bezala, aldaketa fonetikoren bat gertatu zen, zehatzago, disimilazio bat, bi sudurkari izango ziren lekuan, aldaketa gertatu eta bat aldatuko zen: m-n > m-l? Atzerako urratsa egin eta *Muniate eskuratuko genuke. Muni- zaharrago hau Munio antroponimoarekin lotu liteke. Izen honetaz informazio zabalena J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian bada:
"Munno, Monnin (m.)
[...]
Origen: En época romana se registran antropónimos como MONIUS, MONNIUS, MONNUS, MONNINUS, MONINUS, MONNO(ONIS) (Forcellini 6, 287; Solin 1994: 121), MUNIUS, MUNNIUS (Forcellini 6,296; Solin 1994: 123), MUNNUS, MUNNA, MUNNINUS, MUNINUS, MUNNINIUS (Forcellini 6 296-297; Abascal Palazón 1995: 187-188 y 433), que, aunque ocasionalmente pudieran ser explicados desde un griego MONIO «solitario», dada la procedencia hispana de los propios testimonios, parecen remitir en la mayor parte de los casos a un origen prelatino de difícil precisión (Albertos Firmat 1966: 159-162). Aparte de los citados y de sus continuadores medievales aquí estudiados, la raíz antroponímica MUN- se repite en otros nombres personales de la antigüedad como MUNE, MUNNIANUS o MUNIGALICUS, forma, ésta última, cuyas dos únicas constataciones se registran en territorio ástur (Abascal Palazón 1995: 433; Diego Santos 1985: 83-85; Diego Santos 1986: 292) (307). Por contra, en época medieval, el primer testimonio asturiano de esta raíz onomástica es la forma femenina Munia o Munnina (infra), nombre de la madre del rey Alfonso II, de origen vasco (308). En atención a este último dato, podría buscarse su origen en una base pirenaica.
————
307 Recuérdese también el topónimo occidental Muñás (Valdés): Munnas a.1333 (or.) CDSPelayoOviedo 2,110 n°58.
308 De acuerdo con la Crónica Rotense Muninam (ChronAsturianas 134), mientras que la Sebastianense da Munniam (ChronAsturianas 135)."

Aukera batzuk badira toponimoa azaltzeko, kontuan izanik Munio antroponimotik aldaketa bat badela toponimoan, hain zuzen, /o/ bokalik ez dagoela. Izan liteke Muni- eratorpen aldaera? Munia, emakumezko aldaera? Edo, azkena, lehenago *Munioate izango zen eta gero bokalen zegoen /o/ bokala galdu? Ezin da, oraingoz, aukera hauetako bat ere kendu. Beharbada, jakinik toponimoetan agertzen dira antroponimo gehienak gizonezkoak direla, aukera gutxiago Munia antroponimoak izango lituzkeela, baina hau ere, ez da ezinezkoa.

Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.

2 comentarios:

  1. Uste dut 'Hondarribiko baserriak' liburuan toponimoaren etimologia posiblea aipatzen dutela; begiratu beharko dut. Dena den, eta eskualdean batere ohikoa ez den arren, ezin baztertu *Mulin + ate izatea izenaren osaera, areago kontuan izaki handik hurbil marea errota bat egon zela, Txiplau errota, oker ez banago.

    ResponderEliminar
  2. Hondarribiko toponimia liburukoa jarri nuen, uste dut etimologia ez zitzaidala ahaztu, beharbada toponimo eratorrietan zerbait aipatzen da, begiratu beharko.
    Mulin + ate balitz, *Mulinate izango zen, sudurkaririk ez egoteko toponimoa oso zaharra izango zen. Hori ere ez da ezinezkoa, eta kokapenak bere alde egin lezake. Argi dago etimologia ziurrekoa ez dela.

    ResponderEliminar